Zabaldu programaren helburua nazioartekotze-prozesuetan hasiberriak diren enpresei kanpoko merkatuetan duten presentzia handitzen laguntzea da, bai eta beren nazioartekotze-prozesuetan garapen iraunkorra sustatzen laguntzea ere.
ENTITATE ONURADUNAK
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako edo EAEn ekoizpen-instalazioa duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak, deialdi honen aurretik eratu badira, 2020an beren esportazio-jarduna ez bada fakturazio osoaren % 50etik gorakoa izan, eta nazioarteko estrategia hasi edo finkatu nahi badute.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTOAK:
- Enpresak nazioartekotzeko sustatzeko eta egokitzeko ekintzak.
- Kanpo-aholkularitzak egindako nazioartekotze-estrategia bat lantzea
- Jabetza industrialari eta homologazioei lotutako gastuak
- Azokei lotutako gastuak
- Bidaiak
- Komunikazio- eta marketin-gastuak
- Enpresak helmugako herrialdean duen eragina aztertzen duten iraunkortasun-txostenak
- Kanpoko ezarpen komertzial eta/edo produktiboei lotutako gastuak
- Talentua: kanpoko eragiketetarako langileak hautatzea
- Aholkularitza operatiboan edo estrategikoan oinarritutako ekintzak, merkatu interesgarrietan sartzea eta jardutea errazteko
LAGUNTZEN ZENBATEKOA:
Laguntzaren zenbatekoa proiektuan lortutako puntuazioaren araberakoa izango da:
- 50 eta 59 puntu bitartean, onartutako aurrekontuaren % 40koa izango da laguntza.
- 60 eta 79 puntu bitartean, onartutako aurrekontuaren % 45ekoa izango da laguntza.
- 80 puntu edo gehiago, onartutako aurrekontuaren % 50ekoa izango da laguntza.
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 45.000 eurokoa izango da enpresa bakoitzeko.
Emandako laguntza onartu ondoren ordainduko da % 25, eta gainerako % 75a egindako gastuak justifikatu ondoren.
EKINTZAN BURUTZEKO EPEA:
Diruz lagunduko dira 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako ekintzak.