4.0 industria konektatua proiektua
Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2021/11/07 - 2021/12/15
Araudia:
Minimis
Agindu honen xedea industria-enpresei gauzazko laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea da, norgehiagoka-erregimenean, Espainiako industriaren digitalizazioa bultzatzeko eta enpresa horiei eraldaketa horretan lagunduko dieten estrategia, ekimen eta ekintzak emateko, « 4.0 Industria Konektatua » proiektuaren esparruan.
ENTITATE ONDURADUNAK:
Industria-enpresak, edozein forma juridiko dutela ere
DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK:
- Aholkularitza espezializatua eta banakakoa jasotzea, enpresa onuradunaren abiapuntuko egoeraren diagnostikoa eta eraldaketa digitaleko plan bat barne, gutxienez 50 orduko banakako aholkularitzarekin.
- Enpresaren abiapuntuko egoera digitalaren aurretiazko diagnostikoa eta erakundearen eta negozioaren barne-azterketa
- Eraldaketa-plana, honako hauek jasoko dituena: Planaren jardueren definizioa, digitalizazio-aukeren kuantifikazioa eta lehentasuna, eta gaikuntza-emaileen benchmarking bat.
- Beharrezko bisitak industria onuradunaren instalazioetara.
- Eduki praktikoa erakusteko tailerrak, irtenbide digitalak aholkularitzaren onuradun diren industria-enpresetara hurbiltzeko.
LAGUNTZEN ZENBATEKOA:
Laguntzaren xede den zerbitzuaren prezioa 9.790 €-koa da industria-enpresa onuradun bakoitzeko.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Estatuko dirulaguntzak