Agindu honen xedea honako hau da: COVID-19aren pandemiari aurre egite aldera enpresen kaudimena bultzatzeko aparteko neurrien martxoaren 12ko 5/2021 Errege Lege Dekretuaren I. tituluan jasotako zuzeneko laguntzak –Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten edo egoitza fiskala EAEn duten autonomo eta enpresentzat direnak– jasotzeko eskabideak izapidetu eta kudeatzeari, horien ebazpena emateari, laguntzak ordaintzeari, eta ordainketa egin aurreko eta ondorengo
kontrolak gauzatzeari buruzko oinarriak onestea
ENTITATE ONURADUNAK
Deialdiaren xede diren laguntzen onuradun izan ahalko dira I. eranskinean («Laguntzak jaso ditzaketen jarduerak: EJSN-EJZ baliokidetasun-taula») zehaztutako jardueraren bat nola lanbide-arloan hala enpresa-arloan gauzatzen duten pertsona eta entitateak, baldin eta egoera hauetakoren batean badaude:
a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan errentak eratxikitzeko araubidean dauden enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta entitateak, baldin eta 2019an edo 2020an Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide sinplifikatua aplikatu badute.
b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan errentak eratxikitzeko araubidean dauden enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta entitateak, baldin eta 2019an edo 2020an balio erantsiaren gaineko zergan baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu badute.
c) Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak, entitateak eta taldeak, baldin eta administrazioak egiaztatutako edo aitortutako urteko eragiketen bolumena % 30 baino gehiago jaitsi bada 2020an 2019arekin alderatuta balio erantsiaren gaineko zergan edo zeharkako tributu baliokidean.
Onuradunak hurrengo baldintza bete behar dute: Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, 2020an 10 milioi euro edo gutxiagoko eragiketa-bolumena izan duten eta sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen ez duten enpresaburuen, profesionalen edo entitateen kasuan.
LAGUNTZEN XEDEA
1.– Ematen diren laguntzak helburu jakinak betetzeko izango dira, eta 2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratu-konpromisoen ondorioz 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean sortu diren eta egun horretan ordaindu gabe jarraitzen duten zor-obligazioak ordaintzeko emango dira, bai eta obligazio horiei, hornitzaileei eta bestelako hartzekodun finantzario eta ez-finantzarioei dagozkien ordainketak egiteko eta estali gabeko kostu finkoak ordaintzeko ere.
2.– Estali gabeko kostu finkotzat hartuko dira diruz lagundu daitekeen aldian (2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean) sortutako eta enpresak jasan beharreko kostu finkoak, ekoizpen-maila edozein izanik ere, baldin eta aldi horretan etekinei egindako ekarpenak (diru-sarrerak ken kostu aldakorrak) eta beste funts batzuek (hala nola aseguruek edo aldi baterako laguntza-neurriek) kostu horiek estaltzen ez badituzte. Besteak beste, estali gabeko kostu finkotzat hartuko dira eskuratutako laguntzaren eraginpeko jarduerari dagozkion energia-hornidurarako eta potentzia-aldaketarako kostuak, soldata-kostuak eta nahitaezko gizarte-aseguruak, baldin eta zuzenbidean onartutako fakturen edo bestelako egiaztagirien bidez jasan behar baditu interesdunak.
3.– Emandako laguntzak baliatzean, honako lehentasun hau bete beharko da: lehenik, hornitzaileei ordainketak egingo zaizkie, antzinatasunaren arabera; bigarrenik, hala badagokio, banku-zorraren nominala murriztuko da eta lehentasuna emango zaio zorraren nominala abal publikoarekin murrizteari. Fakturen jaulkipen-dataren arabera zehaztuko da antzinatasun-ordena.
Finantza-entitate baten bidez egindako ordainketak baino ez dira onartuko, eta justifikatutako ordainketak ezinbestean agertu behar dira banku-kontuan eta ordainketa-agirian; gainera, onuradunari justifikazio-prozeduran eskatu ahalko zaizkio
LAGUNTZEN MUGAK
emandako laguntzek ezingo dituzte gainditu, onuradun bakoitzeko, honako muga kuantitatibo hauek:
a) 3.000 euro, 3.1 artikuluaren a) eta b) letretan aipatzen diren enpresaburu, profesional edo entitateak direnean
b) Balio erantsiaren gaineko zergan edo zeharkako tributu baliokidean enpresaburu indibidual eta profesional autonomoek eta 3.1.c) artikuluan aipatutako entitate eta taldeak aitortu edo administrazioak egiaztatutako urteko eragiketen bolumena % 30 baino gehiago jaitsi bada 2020an 2019arekin alderatuta, emango den laguntzaren gehieneko mugak honako hauek izango dira:
1) Gehienez 10 langile dituztenen kasuan, 2020an, 2019arekin alderatuta, eragiketen bolumenean izandako % 30 baino gehiagoko beherakadaren zenbatekoaren % 40.
2) 10 langile baino gehiago dituztenen kasuan, 2020an, 2019arekin alderatuta, eragiketen bolumenean izandako % 30 baino gehiagoko beherakadaren zenbatekoaren % 20.
Aurreko 1. eta 2. azpiapartatuetan xedatutakoa alde batera utzi gabe, gehieneko laguntza ezin izango da 4.000 eurotik beherakoa izan, ezta 200.000 eurotik gorakoa ere.