HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Arrantza sektoreari lotutako coworking saioa Ondarroan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko urria

Azaro Fundazioak eta Bermeo-Mundaka-Sukarrietako Behargintzak itsasoarekin lotutako sektorea sustatzeko lankidetza proiektu bat jarri dute martxan  Bizkaiko Foru Aldundiaren Elkarlanean 2018 programaren baitan.

Hori dela eta irailaren 28an Coworking saio bat egin zen Ondarroan, non arrantza sektoreko 14 erakunde eta enpresek parte hartu zuten. Turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreko enpresei ere luzatu zitzaien gonbidapena.

Bertaratu ziren enpresen artean hurrengoak egon ziren: armadoreak, arraina merkaturatzen duten enpresak, enpresa izoztaileak, industria laguntzailea, Ondarroako neskatilen elkartea, Turismo bulegoa, Zatozte Elkartea, Ondarroako Udala eta ostalaritza alorreko tokiko beste zenbait enpresa.

Dinamika gauzatzeko hainbat interes foku izan zituzten kontuan:

• Soberakin organiko eta inorganikoak

• Industria 4.0-aren digitalizazioa

• Akuikultura

• Industria laguntzailea: ekintza industrialak (logistika, komertzializazioa, mantenua)

• Turismoa

Identifikatu ziren ideiak Elkarlanean proiektuan azaldu eta sektorean landuko dira.

 

ORHI-ko bazkideak "agitazio metodologia" lantzen Baionan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko urria

Urriaren 16an ORHI proiektu europarraren bazkideak Baionan elkartu ziren “agitazio metodologia” landu zen tailer batean parte hartzeko. Metodologia honen bidez enpresen arteko sinergiak identifikatzen dira aldez aurretik betetako fitxa batzuetan oinarrituz, zeintzuetanenpresa bakoitzak duena eta lortu nahi duena islatzen den. Batzarraren helburua metodologia honen transferentzia lantzea eta hobetzea izan zen, datozen tailerretan hobetzeko asmoz.

Baionako tailerrera inguruko 20 enpresa hurbildu ziren, bertan etorkizunean landuko diren 400 sinergia inguru sortu zirelarik. Azaro Fundazioak mahaietako baten parte hartu zuen, non metodologia eta bere aplikazioa hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuen.

2019. urtearen hasieran Azaro Fundazioak tailer bat antolatuko du ORHIko gainontzeko bazkideekin eta bertan,  Lea-Artibaiko nekazaritza elikagaien enpresek hartuko dute parte.

ORHI proiektua Eskuade Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) %65ean kofinantziatuta dago Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez.

 

Nola landu barne-ekintzailetza enpresan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Urria 2018

Azaro Fundazioak CEBEK-ek  “Nola garatu ekintzailetza enpresa barruan” izenburupean antolatutako jardunaldian parte hartu zuen. Jardunaldia Oscar Valdivielsoren hitzaldiarekin hasi zen, B+I Strategy-ren zuzendarikidea dena. Barne ekintzailetzaren inguruan aritu zen, honek duen garrantzia eta enpresa bati eskaintzen dion guztia azpimarratuz.

Ondoren, BEAZ-ek berrikuntzan hasi nahi duten zein barne ekintzailetza martxan jarri nahi duten enpresentzako eskaintzen dituen tresnak eman zituen ezagutzera. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak eta SPRIk barne ekintzailetzarako eta berrikuntzarako dituzten laguntza publikoak ere azaldu zituen.

Jardunaldiaren bigarren zatian, aldiz, barne ekintzailetzaren adibide errealak izan ziren hizpide. Horretarako, Javier Baztanek (Eika Kooperatiba Elkarteko negozio berrien eta dibertsifikazioaren koordinatzailea) Eikan, gaur egun, jarduera ekonomiko berriak identifikatu, aztertu eta ezartzeko erabiltzen duten prozesuaren berri eman zuen. Parte hartu zuten pertsonek, bertatik bertara ezagutu zuten nola kudeatzen den ekintzailetza prozesua Eikan

Azkenik, Eduardo Martinezek (Zunibal-eko negozio garapen zuzendariak) bere enpresan barne ekintzailetza nola lantzen den azaldu zuen.

 

Azaro Fundazioak osasun arloaren aldeko apustua egiten jarraitzen du sektore estrategiko gisa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko urria

Azaro Fundazioak Osasun estrategian definituriko helburuak betetzeko lanean jarraitzen du, Lea-Artibai eskualdeko enpresa ehunaren lehiakortasuna hobetzeko asmoz.

Erronka berriei aurre egiteko orduan garrantzitsua da kontaktu sare estrategiko bat izatea, proiektuak aurrera atera edo kolaboratzaileak bilatzeko. Hortaz Azaro Fundazioak, sare bat sortzea berebiziko garrantzia duen zerbait dela ikusita, bi pausu nabarmen eman ditu daukan ehuna indartzeko orduan. Izan ere, Basque Health Clusterreko bazkide eta Innomed partzuergoko kide egin da, azken hau Copetitiv’eko proiektu europarraren baitan.

Basque Health Cluster irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, bazkide diren enpresen interes komunak defendatu, sustatu, kudeatu, koordinatu eta ordezkatzeko helburua duena. Lan hori administrazio publikoaren laguntzarekin burutzen du, eta baita bio-zientzia eta osasun arloko bestelako elkarteekin elkarlanean. Era berean Cluster hau bere bazkideen eta Euskadiko bio-zientzia eta osasun sektorearen garapenaz, hazkuntzaz eta nazioartekotzeaz ere arduratzen da.

Bestetik, Innomed Partzuergoa mugaz gaindiko erakunde bat da, osasun alorreko aktore ekonomikoak elkartzen dituena (osasun zentroak, enpresak, zentro teknologikoak, clusterrak….). Bere helburua mugaz gaindiko kolaborazioa sustatzea da, agente hauen lehiakortasuna hobetzeko.

Bi akzio hauen bidez Azaro Fundazioak bere kontaktu sarea handitu du Lea-Artibai eskualdean osasun esparruko agente erreferentea izaten jarraitzeko.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Azaroa 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 44 1 2 3 4
week 45 5 6 7 8 9 10 11
week 46 12 13 14 15 16 17 18
week 47 19 20 21 22 23 24 25
week 48 26 27 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

2018 azaroak 15
Visio biltzarra 2018