HARPIDETZA

Sare sozialak

Hainbat ikastetxeren bisita jaso du Berrikuntza Guneak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Martxoan zehar, eskualdeko hainbat ikasle izan dira bisiari Azaro Fundazioan: Txomin Agirre ikastola, Zubi Zahar ikastola, Bera Kruz ikastola, Iturrioz-Lekeitio Institutoa eta Resurrección Mª de Azkue Ikastolako DBHkoak. Gazteen ekintzailetasuna lantzeko asmoz, urtean zehar irakaskuntza zentrook egiten dituzten ekintzen barruan kokatzen dira bisita hauek.

Gaitasunak lantzeko tailer ezberdinak izan dituzte ikasleek, besteak beste, sormena, arazoen aurrean konponbidea, nork bere buruarengan konfiantza, talde lana eta erabakiak hartzea. Honez gain, Kalatxo liburuxkaren bidez, Lea-Artibaiko hirugarren sektoreari buruzko oinarrizko informazioa landu eta sektore honetako enpresak sortu dituzten ekintzaileen hitzaldiak ere izan dituzte. Ondoren, landutako guztia kontutan hartuta, negozio ideia bat garatu beharko dute ikasleek bakoitzak bere herrian ikusitako gabezia edo beharrizanei erantzunez.

Azaro Fundazioa 2005.urtean hasi zen Lea-Artibai eskualdeko ikastetxeekin elkarlanean, gazteen artean ekintzailetza sustatu, eskualdeko enpresa-ehuna ezagutzera eman eta bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunak landu eta garatzeko helburuarekin.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe