Azaro, Medikuntzari lotutako proiektuetan buru-belarri

Inprimatu

Azaro Fundazioak, Osasun Estrategiaren baitan, medikuntza alorrari lotutako hainbat proiektuetan dihardu: negozio unitate berrien definizioan, medikuntzari lotutako enpresa berrien sorreran,… hala nola, Mondragon Healthekin ere proiektu amankomun bat hasi berri du. Beti ere, eskualdean, balio erantsiko lanpostu berriak sortu edota gaur egunekoak mantentzeko helburuarekin.

Zentzu honetan, ezinbestekoa da etengabe trebatzen egotea. Honela, Ekainaren 5-ean Azaro Fundazioko eta Leartikerreko langile talde batek Balentziako Tequir enpresaren eskutik, medikuntza produktuen erregulazioaren inguruko egun bateko ikastaroan hartu zuen parte.

Gaur egun merkaturatzen diren medikuntza produktu guztiek CE ziurtagiria eraman behar dute nahita nahiez, eta ziurtagiri hau lortzeko bidean hainbat aspektu izan behar dira kontutan, bai produktuaren gainean eta baita ekoizlearen instalazioetan ere.

Ikastaro honetan kontutan izan beharreko aspektuen gainean hitzegin zen, besteak beste,  medikuntza produktuen sailkapena nola egin, ekoizle ziurtagiria lortzeko betebeharrak zeintzuk diren, kontutan izan beharreko legedia zein den, produktuei egin beharreko aurre probak zeintzuk izaten diren, bete beharreko txostenak zeintzuk diren etab.

Ikastaro honekin, Azaro Fundazioak eta Leartikerrek beraien Osasun Estrategiaren baitan beste aurrera pausu bat eman dute, ezagutza berriak eskuratuz.