HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa INNOVANET SAREko kide

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Euskadin berrikuntzaren sustapen arloan diharduten eragileen topagunea den Innovanet Sareko kide egin da Azaro Fundazioa. Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimen honetan Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko zein pribatu, zentro teknologiko, garapen agentzia eta mota askotako erakundeak biltzen dira, honako helburu hauek abiapuntu hartuta:
-    Hausnarketa, diagnostiko eta esperientziak partekatzea.
-    Enpresentzatko mezu guztiei ildo bera ematea.
-    Erakunde guztien plan eta tresnen inguruko informazioa partekatzea.
-    Berrikuntzaren esparruko zenbait ekimenen kudeaketa partekatzea.
-    Sareko kideei kualifikazioa lortzeko bidea erraztea.
-    Berrikuntzari buruzko informazio eta prestakuntza jarduerak antolatzea enpresentzat.


Gizartearen eta enpresen eskariari, esparru honetan diharduten erakunde eta eragileek era koordinatu baten jarduteko premiari erantzun nahi dio Innovanet Sareak, baita berrikuntzaren kontzeptu zabalagoa, alegia, berrikuntza irekiaren kontzeptua enpresa guztiengana helaraztea ere.

2012.eko martxoaren 13an egindako urteko lehen bileran parte hartu zuen Azaro Fundazioak, non Innovanet Sarearen helburuak lortzeko proiektuak zehaztu ziren.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 23 1 2 3 4 5 6 7
week 24 8 9 10 11 12 13 14
week 25 15 16 17 18 19 20 21
week 26 22 23 24 25 26 27 28
week 27 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe