HARPIDETZA

Sare sozialak

Adimen lehiakorra eta tokiko garapena izan ditu hizpide Azaro Fundazioak Orkestrak antolaturiko jardunaldian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

   

Pasa den urtarrilaren 19an, Gipuzkoa Sarea programaren barruan, Azaro Fundazioak tokiko garapena eta adimen lehiakorraren inguruko hitzaldi bat eskaini zuen.

Gipuzkoa Sarean Gipuzkoako eragile nagusienekin osatzen da, besteak beste, tokiko garapenerako agentzia desberdinekin eta Gipuzkoako Aldundiko teknikari desberdinekin. Gipuzkoa Sarean-en helburua, Gipuzkoan lurraldetasun eredu berri baten garapena bideratuko duten harreman eredu berriak (zubiak) eraikitzea da.

Azaro Fundazioak Lea-Artibai eskualdean lantzen ari den tokiko garapen eredua azaldu zuen bere hitzaldian. Gai askoren artean, honako hauek mahaigaineratu eta eztabaidatu ziren:

- Zeintzuk dira zaintzaren helburuak eta ereduak?

- Enpresa txiki eta ertainek (10-50 langile) nola egin dezakete zaintza?

- Nola lagun ditzakete tokiko garapen agentziek enpresa txikiak produktu propioen garapenean?

- Zein funtzio bete behar dute aldundiek eta agentziek?

- Eta, azkenik, ze erronka gainditu behar dituzte enpresa txikiek lehiakorragoak izan daitezen?

Jardunaldia talde dinamika batekin amaitu zen eta bertan hainbat esperientzia, kasu arrakastatsu eta hobetzeko puntu partekatu ziren.

Bertaratu zirenek adimen lehiakorrak proiektu industrialen eta eskualdekoen garapenean duen garrantzia azpimarratu zuten.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Azaroa 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 44 1 2 3 4
week 45 5 6 7 8 9 10 11
week 46 12 13 14 15 16 17 18
week 47 19 20 21 22 23 24 25
week 48 26 27 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

2018 azaroak 15
Visio biltzarra 2018