Bizkaia enpresa bilera ospatu da Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik

Inprimatu

Otsailaren 20an BEC-en ospatu den Bizkaia enpresa bilera 2017-an parte hartu du Azaro Fundazioak.

Bertan, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia entzuteko aukera izan dugu. Bere hitzetan datozen aldaketak aukera bihurtu behar dira, baina horretarako Bizkaia birposizionatu egin behar da, erakundeetatik hasita enpresetaraino. Lurralde eta merkatu ikuspuntutik erakargarriak  eta lehiakorrak izan behar dugu, eta horretarako berrikuntza ezinbestekoa da.

Unai Rementeria: Ā«Mundua aldatzen ari da, eta geure burua berriro posizionatu behar duguĀ»

Bilera honetan On Bizkaia enpresen sariak banatu dira. Sari hauek azken 2 urteetan garatutako 5 proiektu onenak saritzen dituzte, eta baita ere spin off eta start up bat egindako ibilbideagatik.  Sarituak Irrintzi Soluciones Adaptadas, Electrorecycler, Permar Sistemas de Almacenaje, Egoin, Cookplay Cuisine, Lointek eta RETA enpresak izan dira.

400 enpresatik gora batu dituen ekitaldia leku ezin hobea izan da enpresak hazkunderako erabiltzen duten estrategiaren inguruan galdetzeko. Beaz-eko zuzendari nagusia den Ainara Basurkok gidatuta, bertaratu diren enpresei galdetu zaie: %47ak berrikuntza aipatu du hazkunderako estrategiatzak,  %24ak nazioartekotzea eta eta 22%ak lankidetza.

Bukatzeko, Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Foru Diputatua den Imanol Pradales izan da hizlaria. hazkunde ekonomiko baten aurrean gaudela adierazi du eta hazkunde horretan laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiak enpresen eskura jarriko dituen tresnen berri eman du, besteak beste berrikuntza eta elkarlanerako diru laguntzak.

Diru laguntza hauen berri izan nahi duen oro Azaro Fundazioarekin jarri daiteke harremanetan.