140.000 euroko laguntza Lea-Artibain h+g proiekturako eta Feder funtsetako ia milioi bat euro proiektu europar bat garatzeko

Inprimatu

Bizkaiko Foru Aldundiak 140.000 euroko diru laguntza erabaki du Lea-Artibain Hobeto eta Gehiago proiektua garatzeko. Azaro Fundazioak aurten martxan jarritako egitasmo hobek hiru lan ildo nagusi ditu:
•    Errendimendu altuko ekintzailetza
•    E2 programa: ekintzaileak erakarri
•    Ko-kreazio mahaiak

Honenbestez, Azarok ekintza berriak eta ezberdinak abiaraziko ditu aurten helburu eta erronka hauei erantzute aldera.

Aldi berean, Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak, Saiolan eta Garazi-Baigorri eta Iholdi-Oztibarreko Indar Garapen Agentziekin batera aurkeztutako proiektu batek Feder Funts europarren babesa jaso du. Interreg Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetzarako programa operatiboa egitasmora aurkeztutako programak, eskualde bakoitzean bi enpresa berritzaile sortzea aurreikusten du, hiru urteko epean. Proiektuaren berrikuntza, antena lokalen eta nazioarteko antenen arteko lankidetzan oinarritzen da; eskualde bakoitzean, bertako konpetentzien mapa egin eta eskualde bakoitzaren balio proposamena zehaztuta, nazioarteko antenak kokatuko dira, munduko puntu ezberdinetan sustatu nahi diren proiektu motaren arabera. Enpresa proiektuen sustapenerako nazioarteko joerak arakatu eta gureganatzeaz gain, negozio aukera zehatzak identifikatzen saiatuko dira  nazioarteko antenok, tokian tokiko antenekin elkarlanean, azken xedea, enpresa berritzaileak Lea-Artibain, Debagoienan eta Garazi-Baigorri/Iholdi-Oztibarrenen kokatzea baita.

Europako Feder Funtsetatik 915.975,20€ko diru laguntza jasoko dute lau erakundeok datozen hiru urtetako lana finantzatzeko.