HARPIDETZA

Sare sozialak

TransferINN proiektu europarraren jarraipen bilera Ariègen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Irailaren 27, 28 eta 29an Azaro Fundazioa Ariègen (Frantzia) izan zen TransferINN proiektu europarraren jarraipen bileran. 2016an martxan jarri zen eta EGEF-ek (Eskualde Garapenerako Europako Funtsak) kofinantzatutako proiektu honen helburua muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa hobetzea da. Proiektu honetako lider gisa, Azaro Fundazioa gainerako kideekin elkartu zen Ariègen, orain arte egindakoa berrikusi eta hurrengo sei hilabeteetako agenda finkatzeko.

Bileran partaide ezberdinek landu dituzten gaiei buruzko aurkezpenak egin zituzten, eta hurrengo eman beharreko pausuak adostu ziren. Hainbat izan ziren bileran landutako gaiak: nodoak, kideek garatu dituzten Adimen Estrategiko Sistemak, Ingeniaritza Talde Integratuen formazioa, komunikazio plana, ziurtapen prozesua, gastu bateratuak, eta praktika onak besteak beste.

Fase honetan, martxoan izan zen bileran finkatutako lau nodoak martxan jartzeaz gain, enpresekin berrikuntza sistematikak, planak edo proiektuak ezartzen hasi behar gara, beraz, gai hauek jorratzeari eskaini zitzaion bilerako denbora gehiena. Nodoak gai zehatzak lantzeko kide ezberdinek osatutako lan taldeak dira, eta honako lau gaiei buruzkoak izango dira:

• Ekoizpen aurreratua

• Elikadura osasuntsua eta elikadura segurtasuna

• Nekazaritza elikagaien industria

 • IKT eta digitalizazioan ardaztutako turismoa

Proiektuaren lider gisa, Azaro Fundazioa aurreko seihilekoan (2017ko martxoa-2017ko iraila) lortutako adierazle eta aurrekontuen errepasoa egiteaz arduratu zen, eta bilera honetan hasten den hurrengo seihilekorako helburuak ere aurkeztu zituen.

Hurrengo bilera 2018ko martxoan izango da Perpignan-en (Frantzia).

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 26 1
week 27 2 3 4 5 6 7 8
week 28 9 10 11 12 13 14 15
week 29 16 17 18 19 20 21 22
week 30 23 24 25 26 27 28 29
week 31 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2018 irailak 22
Ekintzaile Eguna
2018 urriak 04
Adimen Lehiakorrari buruzko jardunaldia