HARPIDETZA

Sare sozialak

Ekintzaile Sarearentzat eskaintza berritua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lea-Artibai Sarean programa martxan da jada. Azaro Fundazioak, Lea-Artibai eskualdeko ekintzaile eta enpresa sortu berriei zuzenduriko iniziatiba da.

Pasa den ostiralean ospatu zen lehen saioa, 6 negozio ezberdinetako kideek parte hartu zutelarik. “Era honetako dinamikak, beharrezkoak dira ekintzailetza-egoera berdinetik pasa garen pertsonok elkarrekin kezka, arazo eta abarrak konpartitzeko. Askotan, gu bezalako beste batzuekin egoteak, lagundu egiten du. Bakarrik ez gaudela sentiarazten gaitu” komentatu zuten bertaratuek.

Lea-Artibai Sarean, hilean behineko maiztasunaz ospatuko da. Lehen saioaren helburua, Azaro Fundazioaren Enpresa Haztegian kokatuta dauden negozioetako kideak elkar ezagutu eta haztegitik haratago ere harreman berriak sortzea izan zen, haztegitik kanpo kokatuta dauden enpresak ere bertaratu zirelarik.

Zurekin Emprendeko Izaskun Rama aritu zen dinamizazio lanetan. Saioaren emaitza gisa, hainbat beharrizan detektatu ziren hurrengo saiotik aurrera lantzen hasteko. Abenduaren 15ean ospatuko da bigarren dinamika, aurreko saioan detektatutako gai bat landuko delarik. Azaroan hasi eta Ekainera bitartean, networking eta lehiakortasuna lantzen arituko gara beraz, sormen teknika eta dinamika ezberdinak erabiliz. 

Komentatutakoa interesekoa baduzu, zatoz hurrengo saiora. Zenbat eta gehiago izan, aberasgarriago denontzat.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 26 1
week 27 2 3 4 5 6 7 8
week 28 9 10 11 12 13 14 15
week 29 16 17 18 19 20 21 22
week 30 23 24 25 26 27 28 29
week 31 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2018 irailak 22
Ekintzaile Eguna
2018 urriak 04
Adimen Lehiakorrari buruzko jardunaldia