HARPIDETZA

Sare sozialak

Kooperatiben Mahaiak hiru kooperatiba berri babestuko ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak dinamizatzen duen Kooperatiben Mahaia Elkartearen azken bileran, 3 proiektu berriri babesa ematea erabaki da. Elkarte hau, Lea-Artibai eskualdeko eta Busturialdeko kooperatibek osatzen dute, hala nola, Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maierrek.

Aipaturiko kooperatiba hauen inplikazioa eta babesa oso garrantzitsua da kooperatiba berrien sorreran. Elkarte honetatik bi motako laguntzak eskaintzen dira Lea-Artibai eskualdean eta bere ingurune hurbilean martxan jarriko diren kooperatiba berriei; batetik iritzi eta kontraste gunea da, proiektuei euren esperientzien gaineko jakintza zabaltzen dielarik, eta bestetik, enpresa martxan jartzeko inbertsioetarako laguntza eskaintzen da.

Azaroaren 21ean ospatu zen bileran 3 kooperatiba berriri 18.000 €ko babes ekonomikoa ematea erabaki zen. Ondorengoak dira laguntza jasoko duten jarduerak: kultur arloko ekintzak eta euskarazko dinamizazio zerbitzuak eskaintzen dituen Markinan kokaturiko kooperatiba; inprenta, diseinu grafikoa eta marketin on-line zerbitzuak egiten dituen Bermeon kokaturiko kooperatiba, eta crossfit klaseak eskaintzen dituen Eibarren kokaturiko kooperatiba. 

Aipatzekoa da, egitasmoa hau martxan jarri zenetik, 24 kooperatiba izan direla Kooperatiben Mahaia Elkartearen eskutik laguntasuna jaso dutenak.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6 7
week 41 8 9 10 11 12 13 14
week 42 15 16 17 18 19 20 21
week 43 22 23 24 25 26 27 28
week 44 29 30 31