HARPIDETZA

Sare sozialak

MeTLAN enpresa taldeak Toulousen ospatu den SIANE azpikontratazio azokan parte hartu du bigarrenez

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Urriaren 17, 18 eta 19an zehar Toulousen eskualdeko azpikontratazio azoka ospatu zen, eta MeTLAN enpresa taldea bertan izan zen beste behin.

Siane Midi-Pyrénées-eko industria azoka garrantzitsuena da. Zonalde honetan sektore aeronautikoak eta aeroespazialak garrantzi handia daukate, automobilgintzarekin eta sektore elektronikoarekin batera.

Gertutasuna dela medio oso azoka interesgarria da MeTLAN enpresa taldearentzat, frantziako enpresekin elkarlanerako aukerak zabaltzen dizkiolako. Izan ere, frantsesek begi onez ikusten dute Euskadiko enpresen jakintza eta trebetasuna.

Azokaren ostean enpresa taldea oso pozik agertu da izandako emaitzekin, 19 kontaktu interesgarri egiteko aukera izan baitute. Dibertsifikazioren ateak irekitzeaz gain, hobetzeko eta berrikuntza aukerak identifikatzeko lagungarriak izan daitezke kontaktu berriak.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6 7
week 41 8 9 10 11 12 13 14
week 42 15 16 17 18 19 20 21
week 43 22 23 24 25 26 27 28
week 44 29 30 31