HARPIDETZA

Sare sozialak

Ekin pausuz pausu ikastaroa antolatu du Azaro Fundazioak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Negozio ideia bat duten ekintzaileei zuzenduriko Ekin pausuz pausu ikastaroa antolatu zuen Azaro Fundazioak azaroaren 28tik abenduaren 5era. Markina Xemeingo Berrikuntza Gunean izan den ikastaroan parte hartu dutenek enpresaren inguruko gestio arloko oinarrizko kontzeptuak landu zituzten, hala nola, arlo komertziala, arlo ekonomikoa, izaera juridiko ezberdinen ezaugarriak, sorrera tamiteak, lan arriskuak, ingurumena...

Ikastaroa egin izanagatik Bizkaiko Foru Aldundiaren ‚ÄúLangabezian eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduriko dirulaguntza‚ÄĚ eskatzeko aukera zabaltzen zaie parte hartzaileei. Dirulaguntza hau lehen urtean jarduera abian jartzeko gastuetarako da, eta eskatu ahal izateko zehaztutako prestakuntza egiteaz gain banan banako aholkularitza egina izatea ere beharrezkoa da.

Parte hartzaileek Ikastaroaren ingururan eginiko balorazioa oso positiboa izan da, eta orain bakoitzak bere proiektuan aplikatu beharko ditu ikasitakoak. Horretarako, Azaro Fundazioaren eta Leartibai Garapen Agentziaren tutorizazio laguntza izango dute, euren negozio ideiaren bideragarritasun plana lantzeko. 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2
week 36 3 4 5 6 7 8 9
week 37 10 11 12 13 14 15 16
week 38 17 18 19 20 21 22 23
week 39 24 25 26 27 28 29 30