HARPIDETZA

Sare sozialak

Lea-Artibaiko berrikuntza ekosistema ezagutzera etorri da SPRIko zuzendari nagusia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Alex Arriola SPRIko Zuzendari Nagusia, Aitor Cobanera Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaria eta IƱaki Tellechea Enpresa Sustapeneko Zuzendaria gure artean izan ditugu Lea-Artibaiko berrikuntza ekosistema ezagutzeko.

Lea-Artibai eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzeko lau erakundeen artean dugun gobernantza eredua (Leartiker ikerkuntza arloan, Lea Artibai Ikastetxea prestakuntzan, Leartibai Garapen Agentzia toki garapenean eta Azaro Fundazioa ekintzailetza eta berrikuntza arloan) goraipatu eta eredugarritzat jo dute, eta lan ildo horretan lanean jarraitzeko animatu gaituzte.

Horrez gain, Leartikerren garatzen dauden hainbat ikerkuntza proiektu bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bisitariek, eta baita Azaro Fundazioak inguruko enpresen lehiakortasunean eragiteko dituen lan ildo nagusiak ere.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Azaroa 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 44 1 2 3
week 45 4 5 6 7 8 9 10
week 46 11 12 13 14 15 16 17
week 47 18 19 20 21 22 23 24
week 48 25 26 27 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

2019 azaroak 26
Formakuntza pildora: Behar dudana kobratzen ari al naiz?