HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa Perpinyànen izan da TransferINN proiektu europearraren jarraipen bileran

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko martxoa

Martxoaren 21, 22 eta 23an Azaro Fundazioa Perpinyànen (Frantzia) izan zen TransferINN proiektu europarraren jarraipen bileran. 2016an martxan jarri zen eta EGEFek (Eskualde Garapenerako Europako Funtsak) kofinantzatutako proiektu honen helburua muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa hobetzea da.Proiektu honetako lider gisa, Azaro Fundazioa gainerako kideekin elkartu zen Perpinyànen,orain arte egindakoa berrikusi eta hurrengo sei hilabeteetako agenda finkatzeko.

Bileran partaide ezberdinek landu dituzten gaiei buruzko aurkezpenak egin zituzten, eta hurrengo eman beharreko pausuak adostu ziren. Hainbat gai landu ziren bileran: nodoak, kideek garatu dituzten Adimen Estrategiko Sistemak, komunikazio plana, ziurtapen prozesua, gastu bateratuak, praktika onak...

Fase honetan, nodoetan egin beharreko ekintzekin jarraitzeaz gain, enpresekin berrikuntza sistematikak, planak edo proiektuak ezartzen hasi gara, beraz, gai hauek jorratzeari eskaini zitzaion bilerako denbora gehiena. Nodoak gai zehatzak lantzeko kide ezberdinek osatutako lan taldeak dira, eta honako lau gai hauei buruzkoak dira: nekazaritza elikagaien industria, elikadura osasuntsua eta elikadura-segurtasuna, ekoizpen aurreratua eta IKT eta digitalizazioan ardaztutako turismoa. Nodo bakoitzaren baitan ekintza desberdinak garatuko dira. Azaro Fundazioa MGEP eta ESTIA-rekin batera Fabrikazio Aurreratuaren nodoan ari da lanean. Nodo honen barruan 4 jardunaldi antolatu dira “Fabrikazio Aurreratuari buruzko jardunaldi teknikoak” izenburupean. Lehen jardunaldia, martxoaren 14an ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean eta fabrikazio aurreratuaren testuinguru orokorra izan zen mintzagai.

Gainera, proiektuaren lider gisa Azaro Fundazioa aurreko seihilekoan (2017ko iraila-2018ko martxoa) lortutako adierazle eta aurrekontuen errepasoa egiteaz ere arduratu zen eta bilera honekin hasten den hurrengo seihilekorako helburuak ere aurkeztu zituen.

Hurrengo bilera 2018ko azaroan izango da Bidart-en (Frantzia).

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6 7
week 41 8 9 10 11 12 13 14
week 42 15 16 17 18 19 20 21
week 43 22 23 24 25 26 27 28
week 44 29 30 31