HARPIDETZA

Sare sozialak

Eskualdeko 15 ekintzailek bat egin zuten Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen II. Topaketan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko martxoa

Martxoko hilabeteak duen emakume-kutsua aprobetxatuz eta lehen edizioko arrakastaren ondoren, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziak bigarren urtez Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen Topaketa antolatu zuten joan den martxoaren 20an.

Bi erakunde antolatzaileen aurkezpenarekin hasi zen saioan komunikazioa izan zen, Adela Balderas irakasle eta coach-aren laguntzaz, Lea-Artibaiko Berrikuntza gunean batu ziren eskualdeko 15 emakume ekintzailek jorratu zuten gaia. Profil oso ezberdinetako emakumeak denak ere; diseinatzaile grafikoak, ekintzaileak, coach-ak, aseguru aholkulariak, artisauak, hizkuntza irakasleak, komunikazio enpresa bateko jabeak, diseinatzaileak, denda ekologiko bateko langileak, argazkilariak...

Balderasek emakume ekintzaileak modan gaude esaldiarekin hasi zuen saioan, zerbitzu on bat ematea, bezeroa ondo ezagutzea eta mimoa bezalako kontzeptuak landu zituzten.

Lehenik, momentu honetan bizi dugun testuinguru digitalean eta sare sozialek duten eragina kontutan hartuta, ekintzaile batek eskura dituen erremintak mahai gainera ekarri zituzten taldeka egin zuten lan-dinamikan; zer zaren kontatzea garrantzitsua da, baina nola kontatzen duzun da printzipalena. Zerbitzu on bat emateak duen garrantzia argi gelditu zen saioan, bezeroa zaintzea ezinbestekoa dela eta gakoa detaileetan dagoela argi ikus baitzen. Sormena latzeko ariketa baten ostean (klip batek zenbat erabilera ezberdin izan ditzakeen ikusiz) taldekako beste ariketa bat egin zuten, zer bilatzen du bezeroak gaur egun? Nolako garrantzia dauka bezeroarekiko komunikazioak? galderei erantzunez. Bukaeran, ekintzaile bakoitzak autokritika egin eta beraien ibilbidean zehar izandako bi porrot eta beste bi arrakasta elkarbanatu zituzten gainerako ekintzaileekin.

Saio dinamikoa, parte hartzailea eta dibertigarria izan zen. Ekintzaileak zein antolatzaileak saioaren balantze oso positiboa egin zuten eta datorren urtean ere errepikatuko dutela adierazi zuten. Adela Balderasek azken gomendio batekin bukatu zuen saioa; izan zaitezte kuriosoak, horrela inoiz ez diozue ikasteari utziko.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4 5
week 32 6 7 8 9 10 11 12
week 33 13 14 15 16 17 18 19
week 34 20 21 22 23 24 25 26
week 35 27 28 29 30 31