HARPIDETZA

Sare sozialak

Fabrikazio Aurreratua izan zen gai nagusia Azaro Fundazioak TransferINN proiektu europarraren baitan antolatutako jardunaldian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko martxoa

Fabrikazio Aurreratua izan zen protagonista martxoaren 14an Lea-Artibai Berrikuntza Gunean ospatu zen jardunaldi teknikoan.“Fabrikazio Aurreratuari buruzko jardunaldi teknikoak” izenburupean Azaro Fundazioak antolatutako topaketa hau datorren urte eta erdian zehar ospatuko diren lau jardunaldietako lehena izan zen. TransfeINNproiektu europarraren baitan Azaro Fundazioak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaketa ESTIAk Fabrikazio Aurreratuaren inguruan sortu duten nodoaren ekimen bat da hau.

Ainhoa Arrizubieta, Azaro Fundazioko zuzendaria izan zen jardunaldiari hasiera emateko arduraduna eta TransferINN1 proiektu europarraren aurkezpenarekin hasi zuen saioa. Proiektu honen helburua unibertsitateetan, formazio zentroetan, zentro teknologikoetan... eskura dagoen ezagutza Enpesa Txiki eta Ertainei (ETE) eta ekintzaileei transferitzea ahalbidetuko duen mugaz bestaldeko berrikuntza ekosistema indartzea da. Egitasmo honen baitan gauzatu diren ekintzetako bat mugaz bestaldeko berrikuntza eta transferentzia nodoen sorrera izan da, eta horixe izan da justu ere, Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunea atzo fabrikazio aurreratuan interesa duten enpresen topaleku bilakatzeko arrazoia.

Jardunaldian parte hartu zuten hizlariek fabrikazio aurreratuaren aukerak eta industrian duen garrantzia aztertu zituzten ikuspuntu eta esperientzia ezberdinak elkarbanatzen zituzten bitartean. Hauek izan ziren jardunaldian entzuteko aukera izan genuen hizlariak; Marc Moulín (Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Zuzendaria) José María Borda (Sisteplant enpresako Zuzendaria), Urko Zurutuza (Mondragon Unibertsitateako Datuen Analisiak eta Zibersegurtasuna Ikerketa Taldeko Koordinatzailea), Iván Tabernero (ADDILAN), Lander Galdos (Mondragon Unibertsitatea, SERVO-4.0) eta Olivier Larre (ESTIA, ADDIMADOUR).

Bukatzeko, jardunaldian zehar parte hartu zuten hizlariekin mahainguru bat ospatu zen eta Olga Irastorza (Bihartean Euskal Herriko Mugaz Gaindiko Merkataritza Ganberaren Arduraduna) ibili zen moderatzaile lanetan.

Fabrikazio Aurreratuak eskaintzen dituen aukerak eztabaidatu ziren mahai horretatik ateratako ondorioak hauxek izan ziren:

• Aurrerapauso handiak ematen ari bagara ere, Euskadin 4.0 Industriatik urrun gaude. Hala ere, aurrera egiteko bidea dago eta horretarako gaitasuna, gogoa eta egiteko modua ditugu.

• Elkarlan horizontala burutu behar da eta enpresa traktoreak ETEekin lan egitera behartu behar dira hauei aurrera egiten laguntzeko.

• Prestakuntza ezinbestekoa da 4.0 Industria garatzeko. Arazoa, kontzientziara heltzean datza, aldaketa kultural bat behar da.

• Teknologia eta berrikuntza beharrezkoak dira, baina prestakuntza gehiago behar da; bideratutako prestakuntza gehiago; enpresekin batera burututako prestakuntza gehiago... Eta jendea/gizartea fabrikazio aurreraturantz erakarri behar da.

-------

[1]TRANSFERINN: Azaro Fundazioak zuzentzen duen eta Europako beste sei erakunderekin batera parte hartzen duen proiektu europar bat da: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, ESTIA (Ecole Supérieure des technologies Industrielles Avancées), INSUP formation, Ariège Expansion, Perpignan-eko unibertsitatea eta Kataluniako Generalitateko Irakaskuntza Saila. Proiektu hau %65ean kofinantzatu du Eskualde Gapenerako Europako Funtsak (EGEF), muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea helburu duenInterreg V-A Espania-Frantzia-Andorra Programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020).  Egitasmo honek eskaintzen duen laguntza lurralde garapen jasangarri baten aldeko estrategia bateratuen bitartez mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzean datza.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6 7
week 41 8 9 10 11 12 13 14
week 42 15 16 17 18 19 20 21
week 43 22 23 24 25 26 27 28
week 44 29 30 31