HARPIDETZA

Sare sozialak

TransferINN proiektu europarraren jarraipen bilera Perpignanen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko apirila

Muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa hobetzea helburu duen eta EGEFk kofinantzatutako TransferINN proiektu europarrak Perpignan-en (Frantzia) bildu ditu oraingoan proiektuko kideak. Martxoaren 21, 22 eta 23an ospatu zen bilera honetan izan zen Azaro Fundazioa ere, eta proiektuaren lider gisa, aurreko seihilekoan (2017ko urria- 2018ko martxoa) lortutako adierazle eta aurrekontuen errepasoa egiteaz arduratu zen, hurrengo seihilekorako helburuak aurkezteaz gain.

Lehenengo eguna praktika onei zuzenduta egon zen. Hainbat enpresen kasuak ezagutu eta Perpignaneko unibertsitatean martxan jartzen ari diren enpresen inkubagailua ikusteko aukera izan zuten bazkideek. Hurrengo bi egunetan bakoitzak lantzen ari den gaiei buruzko aurkezpena egin zuen; Adimen Estrategiko Sistemak, Ingeniaritza Talde Integratuen formazioa, komunikazio plana, ziurtapen prozesua, gastu bateratuak eta nodoak, besteak beste. Topaketari amaiera emateko, hurrengo eman beharreko pausuak adostu zituzten eta hurrengo bilerarako data ezarri; 2018ko azaroan, Bidart-en (Frantzia).

Kontuan izan behar da proiektuaren fase honetan proiektuko kideak enpresekin berrikuntza sistematikak, planak edo proiektuak ezartzen hasiak direla. Gai honek garrantzi handia dauka proiektuaren baitan eta ezinbestekoa da bazkideek horrelako bileretan egiten ari direnaren beri ematea, gainerakoek ekarpenak egin ditzaten eta ideia berrientzako tartea egon dadin.

Horrez gain, bazkideek ez diote nodoetan lan egiteari utzi. Nodoak gai konkretuak lantzeko osatutako lan-taldeak dira, eta honako lau gaietan zentratu dira: Nekazaritza elikagaien industria, elikadura osasuntsua eta elikadura segurtasuna, ekoizpen aurreratua, eta IKT eta digitalizazioan ardaztutako turismoa. Azaro Fundazioa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin eta ESTIarekin batera, Fabrikazio Aurreratua lantzen ari da. Horretarako, hurrengo urte eta erdian zehar lau jardunaldi tekniko antolatuko dituzte, gai honen alderdi ezberdinak landu eta publikoari ezagutzera emateko. Lehen jardunaldia joan den martxoaren 14an ospatu zen Leartibai Berrikuntza Gunean, eta oso harrera ona izan zuen (informazio gehiagorako entzun Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan egin ziguten elkarrizketa). Hurrengo jardunaldia aldiz, ekainaren 8an izango da Mondragon Unibertsitatean.

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4 5
week 32 6 7 8 9 10 11 12
week 33 13 14 15 16 17 18 19
week 34 20 21 22 23 24 25 26
week 35 27 28 29 30 31