HARPIDETZA

Sare sozialak

“Innovation and Entrepreneurship Lab” ekimenaren bigarren edizioa bukatu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko apirila

Lehen Job Lab programaren barruan kokatzen den “Innovation and Entrepreneurship Lab” atalaren  bigarren edizioa apirilaren 11an bukatu zen.

Lehen Job Lab programa Lea Artibai Ikastetxeak martxan jarritako programa bat da, Lea-Artibai eskualdeko eta inguruko langabetuen laneratzea hobetzeko helburua duena. Europako Gizarte Funtsaren finantzazio partekatuan 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan kokatzen da, eta hiru ekimenetan banatuta dago.

Horietako bat da hain zuzen “Innovation and entrepreneurship lab” deritzona. Bertan hautatutako pertsonak berrikuntza teknikari gisa beharrezkoak diren gaitasunetan trebatzen dira eta praktikak egiten dituzte enpresetan proiektu ezberdinak garatuz.

Bigarren edizio honetan lehenengoan baino parte hartzaile gehiago egon dira. Orain, praktikak amaitu eta bi astera, erdia baino gehiago lanean dago jada.

Ekaitz Solabarrieta Agorria dugu bigarren edizioko partaideetako bat, eta berarekin izan gara programa honen baitan bizitako gertuagotik ezagutzeko:

Zer ikasi zenuen edo zertan lan egin zenuen aurretik?

Telekomunikazio sistemak eta informatika aplikazioen garapena ikasi nuen. Aurretik informatika mantentze-lanetan eta aplikazioen tester bezala ibili naiz lanean.

Nolako esperientzia izan da "Innovation and Entrepreneurship Lab"?

Bi hilabetez kontzeptu teorikoak barneratzen egon ginen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean eta ondoren ITS enpresan egon naiz praktika egiten. Ikasitakoa praktikan jartzeaz gain, beste hainbat lan ere egin ditut bertan. Lehenengo asteak lankideengandik ikasten egon nintzen, baina pixkanaka ni ere lanak egiten hasi nintzen, azkenean beraiek bezala lan egitera iritsi arte. Asko ikasi dut eta gustura egon naiz.

Ze egoeratan zaude orain?

Praktikak bukatu ostean urte beterako lan kontratua egin didate. Enpresan oso giro ona dago eta lana ere gustuko dut, beraz oso pozik nago.

Gomendatuko zenuke programa honetan parte hartzea?

Lan egin nahi duen edonori gomendatuko nioke. Gaur egun leku guztietan esperientzia eskatzen dizuete, eta askotan horixe da hain zuzen gazteoi falta zaiguna. Lehen job lab aukera ona da lan munduan murgiltzen hasteko.

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6 7
week 41 8 9 10 11 12 13 14
week 42 15 16 17 18 19 20 21
week 43 22 23 24 25 26 27 28
week 44 29 30 31