HARPIDETZA

Sare sozialak

RETRACE proiektu europarrak bere bigarren faseari hasiera eman dio

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko apirila

Nola ari da gertatzen Ekonomia Zirkularrerantz trantsizioa Europan? Ze garrantzia dauka horrek Europako Kohesio Politikaren baitan? Ze ideia eskaini dezakete Ekonomia Zirkularrarekin zerikusia daukaten politikak formulatzen eskualde mailan izandako esperientziek?

Hauek dira Bruselan ospatutako CIRCULAR REGIONS ON THE WAY - A vision on Cohesion Policy Beyond 2020 jardunaldian landu ziren galderetako batzuk, Polit├ęcnico di Torino-ko Arkitektura eta Diseinu Sailak Interreg Europe RETRACE proiektuaren baitan antolatutakoa. (Ekitaldi honi buruz gehiago jakiteko Euskadi Irratiko Vivir para ver irratsaioan egin genuen elkarrizketa entzun dezakezu).

Jardunaldi hau bereziki garrantzitsua izan zen RETRACE proiektuaren lehen nazioarteko dibulgazioa ekimena izan zelako, eta baita bere lehen fasearen bukaera ere. Orain, proiektuko kideak apirilaren 1ean hasi zuten bigarren fasean murgilduta daude jada.

Fase honetan garrantzitsuena kide bakoitzak idatzi duen Tokiko Akzio Planetan definitutako ekimenen inplementazioa eta jarraipena izango da. Horretarako politiketan modu errealean eragiten eta Ekonomia Zirkularreko proiektuak lantzen ahaleginduko dira, proiektu hauen ardatza elkarlan publiko-pribatua izango delarik.

Bere aldetik Azaro Fundazioak bi lan-ildo jarraituko ditu: herritarren eta inguru enpresarial zein publikoaren artean sentsibilizazio ekimenak egiten jarraitzea eta lurraldeko beste entitate batzuekin elkarlanean jasangarritasun eta zirkularitate ezaugarriak dituzten proiektuen traktore eta azeleratzaile papera hartzea.

RETRACE proiektuak Ekonomia Zirkularrerantz trantsizioa erraztuko duten tokiko politikak formulatzeko metodologia moduan Diseinu Sistemikoaren erabiltzea bultzatu nahi du eta EGEF-ek (Eskualde Garapenerako Europako Funtsak) finantzatuta dago Interreg Europa proiektuaren bidez

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 22 1 2 3
week 23 4 5 6 7 8 9 10
week 24 11 12 13 14 15 16 17
week 25 18 19 20 21 22 23 24
week 26 25 26 27 28 29 30