Fabrikazio Aurreratuari buruzko bigarren jardunaldia: digitalizazioa

Inprimatu

2018ko maiatza

Ekainaren 8an TransferINN proiektuko Fabrikazio Aurreratuari buruzko bigarren jardunaldia ospatuko da Hernaniko Orona Ideo Campusean.  Oraingoan jardunaldia digitalizazioari buruzkoa izango da, eta enpresen eraldaketa digitalak eskaini ditzakeen aukera eta onurak landuko dira bertan.

Esan bezala, jardunaldi hau TransferINN proiektu europarraren baitan kokatzen da. Proiektu honetan mugaz gaindiko zazpi erakundek parte hartzen dute, eta bere helburu nagusia ezagutzaren transferentzian oinarritutako berrikuntza ekosistemak sortzea da.

Fabrikazio Aurreratua da hain zuzen ezagutzaren transferentzia hori gauzatzeko aukeratutako alorretako bat, eta baita Azaro Fundazioa MGEP eta ESTIArekin batera lantzen ari den gaia ere. Lan talde honen helburuetako bat lau jardunaldi tekniko antolatzea da, Fabrikazio Aurreratua ikuspuntu ezberdinetatik aztertzeko.

(Egin klik irudian jardunaldiaren programa ikusteko)

Lehen jardunaldia martxoaren 14an ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, eta Fabrikazio Aurreratuaren testuinguru orokorra eta egungo egoera ezagutzera emateko balio izan zuen. Aurretik aipatu bezala, bigarren jardunaldia ekainaren 8an izango da eta digitalizazioa izango da hizpide, enpresa desberdinen praktika onak ezagutzeko aukera izango dugularik. Hirugarren jardunaldia (Fabrikazio Gehigarriari buruzkoa) urrian izango da ESTIA-n , eta azkena (negozio ereduei buruzkoa) 2019ko maiatzean.

Beraz, ekainaren 8an Orona Ideo Campusa jardunaldi interesgarri baten testigu izango da, non enpresa ezberdinek partekatuko dituzten esperientziei esker, digitalizazio prozesuari buruzko ikuspuntu zabalagoa lortu eta enpresa bati eskaini diezazkion onurei buruz informatu ahal izango dugun.

Animatu eta etorri!

Mesedez, konfirmatu asistentzia ekainaren 5a baino lehen email bidez (y Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) edo telefono honetara deituta 94 616 91 72.

Proiektu hau %65ean kofinantzatu du Eskualde Gapenerako Europako Funtsak (EGEF), muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea helburu duenInterreg V-A Espania-Frantzia-Andorra Programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020).  Egitasmo honek eskaintzen duen laguntza lurralde garapen jasangarri baten aldeko estrategia bateratuen bitartez mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzean datza.