HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioak “Ekin pausoz pauso” ikastaroaren edizio berri bat antolatu du eskualdeko ekintzaileen eskaria asetzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko maiatza

Negozio ideia bat duten ekintzaileei zuzenduriko “Ekin pausoz pauso” ikastaroaren edizio berri bat antolatu du Azaro Fundazioak maiatzaren 29tik ekainaren 6ra.

Normalean ikastaro honen bi edizio egiten dira urtean, bat lehen seihilekoan eta bestea bigarrenean, baina aurten salbuespen bat egitea erabaki da eskualdeko ekintzaileen eskaria asetzeko. Maiatzaren 7tik 16ra ospatu zen edizioaren ostean, maiatzaren 29an hasi da bigarrena, enpresa martxan jarri nahi dutenek urte bukaerako ediziora itxaron behar ez izateko.

(Egin klik irudian gehiago jakiteko)

Izan ere, Markina Xemeingo Berrikuntza Gunean egiten den “Ekin pausoz pauso”ko parte hartzaileek enpresa-gestio arloko oinarrizko kontzeptuak lantzen dituzte, hala nola, arlo komertziala, arlo ekonomikoa, izaera juridiko ezberdinen ezaugarriak, sorrera tramiteak, lan arriskuen prebentzioa, ingurumena...

Gainera, ikastaroa egiterakoan Bizkaiko Foru Aldundiaren “langabezian eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduriko diru-laguntza” eskatzeko aukera  ere zabaltzen zaie ekintzaileei. Halaber, formazioaz gain bakarkako aholkularitza ere jasotzen dute Azaro Fundazioaren eta Leartibai Garapen Agentziaren eskutik, beraien negozio ideien bideragarritasun planak lantzeko.

Aurtengo aldaketak argi erakusten duenez, ekintzailetzaren bideak gero eta arreta gehiago pizten du gure eskualdean.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2
week 36 3 4 5 6 7 8 9
week 37 10 11 12 13 14 15 16
week 38 17 18 19 20 21 22 23
week 39 24 25 26 27 28 29 30