HARPIDETZA

Sare sozialak

Ekonomia Zirkularra, etorkizuna duen estrategia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko maiatza

Ekonomia Zirkularra garapen iraunkorraren alde egiten duen eredu ekonomikoa da, ekoizpen zikloa itxi eta hondakinei bizi edo erabilera berri bat ematean oinarritzen dena. Gainera, ezinbesteko eragilea bilakatzen ari da enpresa lehiakortasunerako. Duela 6 urte, Azaro Fundazioak eredu ekonomiko honen aldeko apustua egitea erabaki zuen, eta ordutik proiektu ezberdinak landu ditu gai honen inguruko praktika onak eta teknologia bildu, eta gure eskualdean zabaltzeko helburuarekin. Horren adierazle dira, newsletter honetan hainbat aldiz protagonista izan diren RETRACE eta ORHI bezalako proiektu europarrak.

Momentu hartan Azaro Fundazioak egin zuen apustua berretsi egin dute erakundeek, Ekonomia Zirkularra geroz eta presentzia gehiago hartzen ari baita Euskadiko agenda ekonomikoan. Donostiako Kursaal Jauregian ospatutako “Circular Thinking” jardunaldi teknikoa da horren adibide. Bertan, Eusko Jaurlaritzak “Euskadiko Ekonomia Zirkular adierazleak 2018” diagnostikoa aurkeztu zuen Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren eta Elena Moreno Ingurumen sailburuordearen eskutik.

Diagnostiko hau Europar Batasunak definitutako metodologiari jarraituz egin da, eta Euskadi izan da gai honen inguruko informazio guztia bildu duen Europako lehen lurraldea. “Euskadiko 2030 Ekonomia Zirkular Estrategia” ezartzeko lehen pausoa ere izan da.

ORHI proiektua Foodtech eta Hispack azoketan

Maiatzaren 8tik 11ra Azaro Fundazioa, eta bera bezala ORHI proiektuko kide den AIN, Foodtech eta Hispack azoketan izan ziren, bertan, bilgarriratze makineria eta enbalatze pabiloiak eta jasangarritasunari eskainitako espazioa bisitatu zituzten.

Ateratako ondorio garrantzitsuenek nekazaritza elikagaien industriako hondakinen birbalorizazioarekin daukate zerikusia, hau da, egun output edo hondakina den materia organikoa (arto bizarrak, azukre kanaberak, hondakin hortofrutikolak…) produktu biodegradagarri bilakatzea. Horren adibide dira EGEFek finantzatutako BIOVEGE proiektuko baratxuri zein lekentzako sare biodegradagarriak, edo baita biodregadagarri bihurtutako platerak edo sardexkak bezalako kontsumo gaiak ere. Horrela, sektore berdina berrelikatzea lortzen da.

Aipagarria da baita ere enbalaje edo elikagaien bilgarriratzean kartoiak daukan garrantzia, hasi kartonajetik eta kartoizko paletera. Hala ere, plastiko eta film biodegradagarriak erabiltzea da sektorearen joera.

Bisita honen helburua praktika onak eta teknologiak identifikatzea izan zen, gero ORHI proiektuko ikastaroen bidez sektorera transferitzeko.

ORHI proiektu europarra % 65ean Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dago eta Interreg V-A Espainia - Frantzia - Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren baitan gauzatuko da. Proiektua 2018ko urtarrilean hasi zen eta 2020ko abendura arte iraungo du.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2
week 36 3 4 5 6 7 8 9
week 37 10 11 12 13 14 15 16
week 38 17 18 19 20 21 22 23
week 39 24 25 26 27 28 29 30