HARPIDETZA

Sare sozialak

Lea-Artibaiko XII. Enpresa Proiektu Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko maiatza

Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometituriko erakundeak dira, enpresa berrien sorrera beraien misioaren parte delarik.

Horregatik, eta ekintzailetza kultura hedatu asmoz, Lea-Artibaiko XII. Enpresa Proiektu Lehiaketa jarri dute abian. Aurtengo lehiaketara 2017 urteaz geroztik Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarri duten ekintzaileak edo 2018an martxan jartzeko asmoa dutenak aurkeztu ahalko dira. Enpresa proiektu kooperatiboei dagokienez berriz, Lea-Artibai eskualdean kokaturikoez gain Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenean kokatutakoak ere parte hartu ahalko dute.

(Egin klin irudian gehiago jakiteko)

Aurten modalitate ezberdinak egongo dira eta kasu bakoitzean ondorengo sariak egongo dira:

1. Negozio ideia berritzaileenari: 2.000 €

2. Merkataritza / ostalaritza / turismo / zerbitzu negozio ideia onenari: 1.500 €

3. Emakume ekintzaileari: 750 euro

4. Negozio ideia jasangarrienari: 750 euro

5. Kooperatiba proiektu onenari: 2.000 euro

Sari hauek ez dira beraien artean bateragarriak izango, hau da, enpresa bakarrak ezin izango ditu bi sari ezberdin jaso.

Enpresa proiektua martxan jarri eta garatzeko laguntza ekonomikoaz gain, irabazleek ondorengo onurak ere izango dituzte:

• Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen Enpresa Haztegian kokatzeko erraztasunak.

• Enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza erakunde antolatzaileen eskutik.

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 29ra arte egongo da zabalik. Irabazleen izenak berriz, irailaren 22an Ispasterren ospatuko den Ekintzaile Egunean egingo den sari banaketa ekitaldian emango dira ezagutzera.

Lehiaketaren inguruko informazio zabalagoa eta inskripzio orria gure webgunean (www.azarofundazioa.com) duzue ikusgai.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 22 1 2 3
week 23 4 5 6 7 8 9 10
week 24 11 12 13 14 15 16 17
week 25 18 19 20 21 22 23 24
week 26 25 26 27 28 29 30