HARPIDETZA

Sare sozialak

SPRINT_INN BIZKAIA: Bizkaiko negozio ideiak azeleratu eta berritzeko lankidetza proiektu berria

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko maiatza

Azaro Fundazioak, Leartibai Garapen Agentziak, Gernikako Lanbide Ekimenak, Ermuko Udalak, Bermeo-Mundaka-Sukarrietako Behargintzak eta Durangaldeko Lehiakortasun Poloak lankidetza proiektu berri bat jarriko dute abian SPRINT_INN izenburupean, berrikuntzaren eta metodologia berrien bitartez negozio ideiak azeleratzeko helburuarekin. Bizkaia Orekan programaren bitartez Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasotzen duen proiektu honek, Google Space-ren Campus Madrid-en kokatutako Tetuan Valley negozio azeleratzaile entzutetsuan egonaldiak eskainiko dizkie parte hartzaileei beste gauza batzuen artean.

Ekainean hasi eta 2019ko otsailera arte, aukeratutako proiektuek aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute negozio ideiaren definizio, azelerazio eta abiatzean lan egiteko. Horretarako, programak hainbat erraztasun jarriko ditu ekintzaileen eskura: ideiak lantzeko espazioak, Tetuan Valley azeleratzailean egonaldiak, Design Sprint azelerazio prozesu berritzailean parte hartzea eta Bizkaia zein Madrilgo mentore espezifikoen jarraipena eta aholkularitza esaterako.

Proiektu hau berritzaileak izateko beharra daukaten enpresa tradizionalei zein negozio ideia definitu eta azeleratu nahi duten ekintzaileei bideratuta dago. Izena emateko epea ekainaren 22an bukatuko da eta Busturialdea, Durangaldea, Ermua eta Lea-Artibaiko enpresa eta ekintzaileek hartu dezakete parte. Interesatuak beraien eskualdeko ekintzailetza zentroarekin jarri daitezke kontaktuan.

Informazio gehiago hemen.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2
week 36 3 4 5 6 7 8 9
week 37 10 11 12 13 14 15 16
week 38 17 18 19 20 21 22 23
week 39 24 25 26 27 28 29 30