HARPIDETZA

Sare sozialak

Digitalizazioa hizpide TransferINN proiektu europarraren baitan antolatutako bigarren jardunaldian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko ekaina

Ekainaren 8an Orona Ideo Campusean (Hernani) TransferINN1 proiektu europarraren baitan antolatutako Fabrikazio Aurreratuari buruzko bigarren jardunaldi teknikoa ospatu zen, digitalizazioa izan zuena hizpide. Topaketa hau TransferINN proiektu europarraren baitan Fabrikazio Aurreratuaren gaia garatzeko sortutako nodoaren ekimen bat izan da. Nodo hau Azaro Fundazioak Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) eta ESTIAk osatzen dute.

MGEPko irakasle eta ikertzailea den Jaione Ganzarain izan zen jardunaldiari hasiera ematearen arduraduna, eta TransferINNproiektu europarraren aurkezpenarekin hasi zuen saioa. POCTEFA 2014-2020 programaren bitartez Eskualde Gapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatutakoproiektu honen helburu nagusia unibertsitate, formazio zentro edo zentro teknologikoetan eskura dagoen ezagutza enpresa txiki eta ertainei eta ekintzaileei transferitzea da, horretarako mugaz bestaldeko berrikuntza ekosistema indartuz.

Behin testuingurua azalduta, Asier Orio Metapostako Garapen Zuzendariak gaur egun eraldaketa digitala enpresetan eta gizartean nola eragiten ari den azaldu zuen. Halaber, digitalizazio alorrean hainbat enpresek izandako esperientziak ezagutzeko aukera ere egon zen jardunaldian: Danobat Group, Osakidetza, Orbea eta Ikerlan. Aipagarria da Birminghameko Aston Unibertsitateko Eraldaketa Arduraduna den Sandra Benbow-ek ere hartu zuela hitza, bertako esperientzien berri emateko. Bukaeran galderentzako tartea egon zen eta ondoren Luntx Networking bat egin zen, bertaratuek elkar ezagutzeko eta esperientziak elkarbanatzeko aukera izan zezaten. Enpresa, Zentro Teknologiko eta erakunde desberdinetako ordezkariak ziren 50 entzuletik gora batu ziren jardunaldian, eta orokorrean jardunaldiaren balorazio oso positiboa egin zuten.

Nodo honek antolatuko duen hurrengo jardunaldia, hirugarrena, Fabrikazio Gehigarriari buruzkoa izango da eta ESTIAN (Bidart) ospatuko da.

1- Azaro Fundazioak zuzentzen duen eta Europako beste sei erakunderekin batera parte hartzen duen proiektu europar bat da: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, ESTIA (Ecole Supérieure des technologies Industrielles Avancées), INSUP formation, Ariège Expansion, Perpignan-eko unibertsitatea eta Kataluniako Generalitateko Irakaskuntza Saila. Proiektu hau %65ean kofinantzatu du Eskualde Gapenerako Europako Funtsak (EGEF), muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea helburu duenInterreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020).  Egitasmo honek eskaintzen duen laguntza lurralde garapen jasangarribaten aldeko estrategia bateratuen bitartez mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzean datza.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 26 1
week 27 2 3 4 5 6 7 8
week 28 9 10 11 12 13 14 15
week 29 16 17 18 19 20 21 22
week 30 23 24 25 26 27 28 29
week 31 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2018 irailak 22
Ekintzaile Eguna
2018 urriak 04
Adimen Lehiakorrari buruzko jardunaldia