HARPIDETZA

Sare sozialak

Enpresa sortzeko eta martxan jartzeko diru-laguntzen epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko uztaila

Azaro Fundazioaren egiteko nagusienetako bat Lea-Artibai eskualdean enpresa proiekturen bat duten ekintzaileen bidelagun izatea da. Ideiaren definiziotik abiatuz ekintzaileei bideragarritasun plana egiten laguntzen diegu, eta enpresa sortzea erabakitzen dutenen kasuan baita enpresa sortu eta martxan jartzeko prozesuan laguntza eskaini ere, diru-laguntzen berri emanez eta hauen eskariak tramitatuz.

Urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak enpresak sortzeko eta martxan jartzeko ateratzen dituen programak irekita daude jada:

Langabezian eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduriko diru-laguntza

Onuraduna izateko sozietatea eta zerga helbidea Bizkaian izateaz gain dekretuaren 1.atalean zehaztutako prestakuntza eta banan-banako aholkularitza egina izatea beharrezkoa da.

Entitate onuradunak gutxienez 5.000 €ko diru-laguntza eskuratu dezake lehen urtean jarduera abian jartzeko gastuetarako, betiere, pertsona sustatzaileetako batek erakunde onuradunaren atalean adierazitako betebeharrak betetzen baditu. Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka araubidea izango da eta balorazio irizpide batzuk aplikatuko dira horretarako.

Aurtengo deialdira 2017ko irailaren 16tik 2018ko irailaren 14era bitartean (biak barne) sortutako enpresak aurkeztu daitezke.

Eskaerak aurkezteko epea: Irailak 14.

Enpresa proiektu berritzaileak garatzeko laguntza

Kasu honetan diruz laguntzen diren gastuak jarraian aipatzen direnak izango dira: bideragarritasun eta merkatu azterlanak, txosten teknikoak, prototipoak, bidaiak, azoketan parte hartzeak eta proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.

Onuradunak berriz, ondorengoak izan daitezke:

• Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.

• Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak.

• Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehen data 2016ko urtarrilaren 1a baino beranduagokoa bada.

• Lehendik dauden enpresak,  10 lanpostutik gora dituztenak eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere BEAZekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako prozesuen emaitza badira.

Diru-laguntza lerro honetan lortu daitekeen zenbateko altuena 20.000€-60.000€ bitartekoa izan daiteke, lortutako puntuazioaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea: Irailak 21.

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago eskuratzeko, deitu ondorengo telefono zenbakira (Azaro Fundazioa): 94 616 91 72

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6
week 41 7 8 9 10 11 12 13
week 42 14 15 16 17 18 19 20
week 43 21 22 23 24 25 26 27
week 44 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2019 urriak 03
Zaintza eta adimenean oinarriutako berrikuntza