HARPIDETZA

Sare sozialak

SPRINT_INN BIZKAIA: digitalizazioaren bidez negozio ideia tradizionalak azeleratzeko programa martxan da jada

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko uztaila

Azaro Fundazioak, Leartibai Garapen Agentziak, Gernikako Lanbide Ekimenak, Ermuako Udalak, Bermeo-Mundaka-Sukarrietako Behargintzak eta Durangaldeko Lehiakortasun Poloak lankidetza proiektu berri bat jarri dute abian SPRINT_INN izenburupean, berrikuntzaren eta metodologia berrien bitartez negozio ideiak azeleratzeko helburuarekin.

Bizkaia Orekan programaren bitartez Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasotzen duen proiektu hau berritzaileak izateko beharra daukaten enpresa tradizionalei zein negozio ideia definitu eta azeleratu nahi duten ekintzaileei bideratuta dago.

Aukeraketa fasearen ostean, azkenean 6 izan dira programan parte hartzeko talde-ekintzaile aukeratuak: Lea-Artibaiko 2 negozio ideia, Ermuko 1 eta Busturialdeko 3, guztiak ere jarduera tipologiari dagokionez ezberdinak.

Orain hasi eta 2019ko otsailera arte, aukeratutako proiektu hauek aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute negozio ideiaren definizio, azelerazio eta abiatzean lan egiteko. Horretarako, programak hainbat erraztasun jarriko ditu ekintzaileen eskura: ideiak lantzeko espazioak, Tetuan Valley azeleragailuan egonaldiak, Design Sprint azelerazio prozesu berritzailean parte hartzea eta Bizkaia zein Madrilgo mentore espezifikoen jarraipena eta aholkularitza esaterako.

Oraingoz taldeak hasi dira eskualde bakoitzeko ekintzailetza zentroekin lanean, eta hurrengo pausoa urriaren hiruko astean Tetuan Valleyn egingo duten egonaldia izango da. Lehen egonaldi horretan ekintzailetza zentroetako teknikariak ere han izango dira, metodologia berriak bertatik bertara ezagutzeko (Lea-Artibairen kasuan Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziako kideak joango dira).

Egonaldia honen helburu nagusia Design Sprint prozesu berritzailearen bitartez negozioaren gai kritikoei erantzuna ematen saiatzea da diseinua, prototipoak eta bezeroekin harremana landuz. Metodologia honek teknologia berriak eta digitalizazioa ditu ardatz.

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6
week 41 7 8 9 10 11 12 13
week 42 14 15 16 17 18 19 20
week 43 21 22 23 24 25 26 27
week 44 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2019 urriak 03
Zaintza eta adimenean oinarriutako berrikuntza