HARPIDETZA

Sare sozialak

Ibai-Gane jatetxea eta Pastor anaiak dira SPRINT_INN Azelerazio programarako Lea-Artibaiko enpresa aukeratuak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko iraila

SPRINT_INN teknologia berriei esker negozio ideia edo enpresa proiektu tradizionalak azeleratzeko programa berritzaileak baditu jada irabazleak. Lea-Artibai, Busturialdea eta Ermuko ekintzaile eta enpresak berritzaileagoak izatea lortzera bideratuta dago programa hau, eta erakunde ezberdinek bultzatzen dute (Azaro Fundazioa barne) Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Lea-Artibai eskualdean, Ibai-Gane jatetxea eta Pastor 360º izan dira negozio ideia sarituak. Lehenengoak plater prestatuen online salmentarekin hasi eta bultzada bat eman nahi dio negozioari, bigarrenak aldiz online posizionamendua hobetu nahi du bere produktu berritzailea, 360º ko tour birtualak, jende gehiagori iristeko.

Gainerako proiektu sarituak Ana Belen Pola (hipnosi eta programazio neurolinguistiko online eskola), Mio (komunikazio estudioa), Zebra (etxeko animaliak nola zaindu erakusten duen app-a) eta Dhorfilia (kalitate altuko online bitxigintza) izan dira.

Sprint_Inn programaren bidez ekintzaile hauek negozio eredu berritzaileen definizio eta azelerazioan aholkularitza espezializatua, mentoring zerbitzua, Madrilgo Tetuan Valley enpresa azeleratzailean bi egonaldi, azelerazio metodologia berritzaileen ezarpena eta ideiak lantzeko espazioak izango dituzte.

 Momentu honetan gure eskualdeko enpresa hautatuak Azaro Fundazioko eta Leartibai Garapen Agentziako teknikariekin negozio ideiak definitzen ari dira. Ostean, Madrilera joan eta Tetuan Valley enpresa azeleragailuko metodologia berritzaileen bidez euren negozioetan osagai digital bat txertatu eta berritzaileago egingo dituzte.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Azaroa 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 44 1 2 3 4
week 45 5 6 7 8 9 10 11
week 46 12 13 14 15 16 17 18
week 47 19 20 21 22 23 24 25
week 48 26 27 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

2018 azaroak 15
Visio biltzarra 2018