Lea-Artibaiko XII Enpresa Proiektu Lehiaketak baditu irabazleak

Inprimatu

2018ko iraila

Joan den larunbatean (irailak 22) Ispasterren ospatu zen Lea-Artibaiko Ekintzaile egunaren baitan Lea-Artibaiko Enpresa proiektu lehiaketaren sari banaketa ere ospatu zen.

Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen ekimen honen hamabigarren edizioa izan da aurtengoa, eta berezia izan da lehen aldiz bi modalitate berri saritu direlako: emakume ekintzailea eta negozio ideia jasangarria. Hauexek izan dira aurtengo saridunak:

• Enpresa berritzaileen modalitatean ZKOMUNIKAZI enpresa izan da irabazlea eta 2.000€-ko saria eskuratu du. Lantzen duen arlo berritzailea, ETEentzako marketin digital estrategien diseinu eta ezarpena, erabakigarria izan da saria emateko orduan.

• Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak modalitatean HIRUKI SHOP gailendu da 1.500€ko sariarekin. Saria emateko orduan bereziki kontuan izan dira moda eta osagarri denda honek defendatzen dituen baloreak eta beste kontsumo mota arduratsuago baten alde egiten duen apustua.

• Kooperatiba izaera juridikoa duten enpresakmodalitatean 2.000€-ko saria banatu zen eta DIVAKIA Durangoko kooperatibarentzat izan da. Kooperatiba izaera izateaz gain, software salmenta bereziki energiaren sektorera bideratzea hartu da kontuan saria ematerakoan.

• Emakume ekintzaileei eskainitako modalitate berrian 750 €-ko sariaren irabazlea panpina forma duten paparreko orratzak saltzen dituen CHIQUININAS enpresa izan da. Estrellak xehetasun guztiei eskaintzen dien arreta eta Chiquininak emakumeen aniztasunaren isla izatea elementu garrantzitsuak izan dira saria ematea erabakitzeko orduan.

• Azkenik, Negozio ideia jasangarrien modalitateko irabazlea ONDDUK DOMUK enpresa izan da, eta 750 €-ko saria eraman zuen.Etxebizitza geodesiko, energetikoki burujabe eta ekologikoak eraiki eta saltzeko ideia oso berritzailea da, eta benetako iraultza eraikuntza eredu tradizionalekin alderatuta. Horregatik erabaki da saria ematea.