Giro bikainean ospatu zen Ispasterren Lea-Artibaiko Ekintzaile Eguna

Inprimatu

2018ko iraila

Joan den larunbat goizean, irailak 22, Lea-Artibaiko Ekintzailearen Eguna ospatu zen Ispasterren Azaro Fundazioaren eta Leartibai Garapen Agentziaren eskutik. Urteroko hitzordu hau ezinbesteko data bilakatu da eskualdeko ekintzaileen agendetan, eta gero eta jende gehiagoren arreta pizten du. Ekimen honen helburu nagusia ekintzaileak omendu, burutzenduten lana bistaratu eta herritarrengana hurbiltzea da.

Giro eguzkitsua lagun, goizean zehar Ispasterko plazan bat egin zuten Lea-Artibaiko VI Enpresa Berrien Azokan parte hartu zuten ekintzaileek eta Ispasterren egun horretan ospatzen zen Nekazal Azokakoanimalien erakusketa, artisautza eta bertoko produktuen postuek.

(Egin klik irudian handitzeko)

Enpresa berrien jarduerak kaleratu, ezagutzera eman eta ekintzaileen arteko sinergiak sortzeko asmoz orain dela 6 urte martxan jarri zen ekimen honetan 10 ekintzailek jarri dute aurten postua: CHIQUININAS panpina formako brotxeak, ONDARROAKO TURISMO BULEGOA, HIRUKI SHOP moda eta osagarri denda, ENERTEK energia berriztagarrien instalazioak, ONDDUK DOMUK etxe geodesiko jasangarriak, ANDER PASTOR 360º tour birtualak, ZKOMUNIKAZI marketin digital zerbitzuak, HERBOESTETIC estetika eta elikadura ekologikoa, HERRIBIXI euskarazko kultur arloko ekintza eta dinamizazio zerbitzuak eta AINHIZE MARKES osagarri eta loradenda. Eskualdean dagoen ideia eta proiektu aniztasunaren erakusleiho bihurtu zen Ispaster goiz batez.

Lea-Artibai eskualdean dagoen ideia eta proiektu aniztasunaren erakusleiho izateaz gain, giro aparta egon zen Ispasterren zapatu goizean Nekazal Azoka eta eguraldi eguzkitsuak lagunduta. Ekintzaile azokako dinamizazio lanetan ibili zen HERRIBIXIren eskutik, margo eta kartoiak erabiliz eskenatokiko attrezzoa prestatzeko tailer batekin hasi zuten goiza bertara hurbildu ziren umeek eta ostean, “Makilakixki” klown ikuskizunaz gozatu zuten txiki zein nagusiek. Eguerdi aldera eta ekintzaile azokari amaiera emateko, Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren sari banaketa ospatu zen.