HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa Bidarten izan da TransferINN proiektu europearraren jarraipen bileran

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko azaroa

Azaroaren 7, 8 eta 9an Azaro Fundazioa Bidarten (Frantzia) izan zen TransferINN proiektu europarraren jarraipen bileran. 2016an martxan jarri zen eta EGEFek (Eskualde Garapenerako Europako Funtsak) kofinantzatutako proiektu honen helburua muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa hobetzea da. Proiektu honen lider gisa, Azaro Fundazioa gainerako kideekin elkartu zen Bidarten orain arte egindakoa berrikusi eta hurrengo sei hilabeteetako agenda finkatzeko.

Azaroaren 7an praktika onak partekatu zituzten bazkideek. ESTIAko haztegian kokatuta dauden hainbat ekintzaileren esperientzia ezagutzeko aukera izan zuten. Horretaz gain, ADDIMADOUR, berrikuntza eta teknologia transferitzeko plataforma eta  COMPOSITADOUR, ikerketa eta garapenerako zentroa bisitatu zituzten.

Azaroak 8 eta 9an orain arte egindako guztia errepasatu zuten bazkideek. Adierazle eta aurrekontuaren jarraipena egiteaz gain, proiektuko gai garrantzitsuenen aurkezpenak egin ziren: komunikazio plana, Adimen Estrategiako Sistema, nodoak, eta GIIs-en  formazioa plana, besteak beste.

Fase honetan, nodoetan egin beharreko ekintzekin jarraitzeaz gain, enpresekin berrikuntza sistemak, planak edo proiektuak ezartzen jarraitu beharra dago. Nodoak gai zehatzak lantzeko kide ezberdinek osatutako lantaldeak dira, eta honako lau gai hauei buruzkoak dira: nekazaritza elikagaien industria, elikadura osasuntsua eta elikadura-segurtasuna, ekoizpen aurreratuaeta IKT eta digitalizazioan ardaztutako turismoa.

Nodo bakoitzaren baitan ekintza desberdinak garatuko dira. Azaro Fundazioa MGEP eta ESTIA-rekin batera Fabrikazio Aurreratuaren nodoan ari da lanean. Nodo honen barruan 4 jardunaldi antolatu dira “Fabrikazio Aurreratuari buruzko jardunaldi teknikoak” izenburupean. Lehen jardunaldia, martxoaren 14an ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean eta fabrikazio aurreratuaren testuinguru orokorra izan zen mintzagai. Bigarrena, digitalizazioari buruzkoa ekainaren 8an ospatu zen Oronan eta hirugarrena martxoaren 12an egingo da Bidart-en, ESTIA-ren gidaritzapean. Azken jardunaldia negozio ereduei buruzkoa, Berrikuntza Gunean egitea aurreikusten da 2019ko ekainean.

Bukatzeko, proiektuaren lider gisa Azaro Fundazioak hurrengo seihilekorako bete beharreko helburuak aurkezteaz gain, 2019ko martxorako proiektuaren betetze maila zenbatekoa izan behar den azaldu zuen.

Hurrengo bilera 2019ko apirilean izango da Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP). 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe