HARPIDETZA

Sare sozialak

Lea-Artibaiko 2 negozio ideia Madrilgo Google for Startupsen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko azaroa

Lea-Artibai, Busturialdea eta Ermuko6 ekintzaile taldek astebete igaro dute Madrilgo Google for Startups-en SPRINT_INN BIZKAIA egitasmoari esker. Lea-Artibaitik, Ibai-Gane Jatetxea eta Pastor 360º ekintzaileak izan dira beraien negozioa ideia azeleratzeko aukeratutako enpresak.

Google for Startups, munduko hainbat hiriburutan kokatzen den Google enpresaren negozio azeleratzaile bat da. Bere helburuastartup bat sortu nahi duten ekintzaileen arteko kolaborazioak sortzea da, eta horretarako, ideia eta erreminta berritzaileak jartzen dizkiete eskuragarri.

SPRINT_INN BIZKAIA egitasmoari esker Madrilera joan diren ekintzaileek, Design Sprint metodoa erabili dute (Google Ventures-ek sortua). Metodologia berritzaile honen bidez, negozio bat eratzean sor daitezkeen zalantzei erantzun bat ematen zaie.

Aurrera begira, Madrilen ikasitako metodologia hori erabiltzen jarraituko dute ekintzaileeketa hauei babesa ematen dieten erakundeek. Urtarrilean bigarren bidaia bat egingo dute Madrilera Google for Startups programaren hurrengo faseari aurre egiteko.

Testigantzak

Ander Pastor eta Miren Pastor. PASTOR 360º proiektua: “Guk oso ideia/proiektu txiki bat aurkeztu genuen, sektore zehatz batekoa, eta profesional anitzekin egon ostean, harrituta gaude proiektuak izan dezakeen oihartzunaz, hazteko gaitasunaz eta beste sektore batzuetara ere eraman daitekeela irakatsi digute.”

Aitor Maguregi eta Joseba Jauregi. IBAI-GANE JATETXEA: “Trintxeratik irtetea beti da eskertzekoa, baina oraingoan apartekoa izan da. Google-eko jendearen ikuspuntua izatea guztiz aberasgarria izan da, nahiz eta proiektu batekin joan eta beste helburu batekin bueltatu, ziur etekina aterako diogula!”.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe