HARPIDETZA

Sare sozialak

102.000€ eskualdeko 19 ekintzaileentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko abendua

Lea-Artibai eskualdean enpresa berriak sortzea da Azaro Fundazioaren egiteko nagusienetako bat. Ekintzaileei, ideiaren definiziotik abiatuz, bideragarritasun plana egiten laguntzen diete, eta enpresa sortzea erabakitzen dutenen kasuan, enpresa sorrera prozesuan, diru-laguntzen azterketan eta baita hauen eskarian ere.

Urtero legez Bizkaiko Foru Aldundiak langabezian egonik enpresa sortzen dutenentzako kaleratutako diru-laguntza kudeatu dute Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziak elkarlanean. Aurten guztira 102.000€ lortu dira eskualdeko 19 ekintzaileentzat.Ekintzaile heuen enpresa proiektuak tipologia desberdinetakoak dira: ileapaindegiak, tabernak, komunikazioarekin zerikusia duten proiektuak, turismo alorrekoak, tailerrak, frutategiak…

Ekintzaile hauek enpresa proiektua martxan jarri berri dutela kontuan harturik, diru-laguntza hau oso garrantzitsua dela adierazi dute enpresa proiektuei bultzada emateko. Etapa berri honi ekiteko gogotsu eta pozik azaldu dira.

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe