Azaro Fundazioa EHUko IV. Kongresu Kooperatiboan hizlari

Inprimatu

2018ko abendua

Pasa den astean Donostian ospatu zen IV. Kongresu Kooperatiboan, Azaro Fundazioak, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaiak eskualdean betetzen duen paperaz aritu zen.

Kooperatiben Mahaia Elkartea, eskualdeko 7 kooperatibek eta Busturialdeko kooperatiba batek osatutako elkartea da. Bere helburua, Lea-Artibai eta inguruko eskualdeetan sortzen diren kooperatiba berriei, hauen hasierako inbertsioetan laguntzea da, laguntza ekonomiko zuzena emanez.

Azken urtean ordea, eskualdearekin duen konpromisoa haratago joateko erabakia hartu dute. Lea-Artibai eta Busturialdeko eraldaketa sozialean parte hartze zuzen eta sakonagoa izan nahi du elkarteak eta horretarako Azaro Fundazioarekin ari da lanean; hau lortzeko, beharrezko pausuak definitu eta martxan jartzen, alegia.

“Unibertsitatea eta Ekintzailetasun Kooperatiboa” titulupean ospatutako kongresu honetan, bi egunetan zehar beste hainbat hitzaldi, panel eta mahai-ingurutan parte hartzeko aukera zabala egon da. Hainbat izan dira elkarrizketa inspiratzaileak eta ezagutzea merezi izan duten esperientzia eta proiektuak.