Eusko Jaurlaritzak ezagutzaren belaunaldi arteko transferentziarako Azaro Fundazioak aurkeztutako proiektua lagunduko du

Inprimatu

I Urtarrila 2019 I 

Proiektu honen bitartez Azaro Fundazioak belaunaldi arteko eta profesionalen arteko ezagutzaren transferentzia ahalbidetu eta erraztea du helburu, Lea-Artibai eskualdeko agente, erakunde eta talde ezberdinen artean.

Horretarako espazio eta momentu berriak sortuko dira gazteek belaunaldi, arlo, profil, esperientzia, bizipen… ezberdinak izan dituzten pertsonekin elkar eragiteko aukera izan dezaten. Modu honetan maila ezberdinetako ezagutza bultzatzea ahalbidetuko duen ikasketa truke bat sortuko da, batez ere, harreman eta bizipenetatik ikasteko baliagarria izango dena.