HARPIDETZA

Sare sozialak

Zkomunikazi zure negozioa interneten ezartzeko eta hobetzeko estrategiak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko otsaila I

Zer da Zkomunikazi? Zer eskaintzen duzu?      

Zkomunikazi marketin digital aholkularitza eta formakuntza agentzia bat da. Enpresa bat interneten ezartzeko lehenengo pausuak eta nondik norakoak markatuko dituen estrategia digitalak garatzen ditugu, bezeroarekin batera. Horrez gain, proiektua interneten ezagutzera emateko balio duten hainbat zerbitzu digital eskaintzen ditugu: SEO (web orrien posizionamendu organikoa Google bezalako bilatzaileetan), SEM/PPC (ordaindutako publizitatea bilatzaileetan: Google Ads, Google Display, eta abar.), publizitatea sare sozialetan (Facebook Ads, Instagram Ads, Twitter Ads, eta abar.) eta web orrialde basikoen diseinua.

 

Zergatik erabaki duzu zure negozioa sortzea? Zerk motibatu zaitu?

Aspalditik nuen nire kabuz proiektu bat aurrera eramateko irrika. Publizitatea eta marketin munduan ibilita, horiek oso tresna boteretsuak direla konturatu naiz, eta kasu askotan enpresa baten arrakastaren giltza ere badira. Erreminta horiek autonomo eta enpresa txikien esku jarri ahal izatea niretzako aparteko aukera da.

Lea-Artibaira bizitzera etorri nintzenean, ideia bat nerabilen buruan, eta Azaro Fundaziora joateko gomendatu zidaten. Bertan, negozio ideien ikastaro bat egiten hasi nitzen, eta klase haietan konturatu nintzen posible zela buruan nuen proiektu hura aurrera eramatea.

 

Nolakoa izan da orain arteko bidea?

Zailena, gauza gehienekin bezala, hasierak izaten dira. Baina hasteko erabakia hartzea eta proiektua martxan jartzea askoz ere zailago da. Azaro Fundazioan nire tutorearen laguntza ezinbestekoa izan da, hasierako bultzada horretan. Enpresa plana garatzen laguntzeaz gain, dirulaguntzen eskaerak ere kudeatu ditu eta buru belarri ibili da nituen zalantza guztiei erantzuna ematen. Lehenbiziko hilabeteetan, Berrikuntza Gunean, ekintzaileentzako bereziki eskaintzen duten Ekintzaile Gelan egon nintzen nire proiektua garatzen. Enpresa abiarazteko beharrezko baliabideak emateaz gain, Azaro Fundazioan aparteko lana egiten dute, bertatik pasatutako enpresen artean sareak sortzen. Horrek, nire enpresa ezagutzera emateko eta bezero berriak eskuratzeko balio izan dit. 

Behin enpresa martxan dagoela, hori ekonomikoki jasangarria izatera heltzea ez da bat ere erraza. Badut esperientzia start-up munduan, eta jakitun nengoen lehenengo urtean, bai mentalki, bai ekonomikoki prest egon beharko nuela irabazi gabe egoteko. Diru-sarreraren bat izan arren, enpresa batek beti ditu gastuak, eta horrez gain, lehenbiziko urtean formakuntzan eta publizitatean inbertitzea komeni izaten da.

Nire kasuan, lehen 6 hilabeteak enpresaren irudia (web orrialdea, logotipoa…) garatzen eta bezeroak lortzen eman nituen. Tartean proiektu bat edo beste ere egin nituen. 7. hilabetetik aurrera, ezagututako bezero horiekin lanean hasi eta proiektu ezberdinak sortzen joan ziren. Hurrengo hilabeteetan, networking-aren bidez sarea egiteaz gain, nire enpresaren estrategia digitala martxan jarriko dut eta sare sozialak lantzen hasiko naiz; etorkizunera begira sare sozialetako estrategia solido bat izatea funtsezkoa baita gaur egungo paradigma digitalaren barruan.

Zer motatako lanak egiten dituzue? 

Zkomunikazin plan estrategiko digital bat garatzen dugu, bere produktuak edo zerbitzuak interneten saldu nahi dituen enpresarentzako. Jadanik interneten presentzia duen enpresak salmentak igo nahi dituenean, publizitatea egingo genuke Googleeko plataforma ezberdinetan SEM teknikak erabiliz, bilatzailean bertan Google Ads bidez edo hainbat blog eta web orrialdeetan Google Displayren sarearekin.

Luzerako nahiko bagenu gure presentzia interneten mantendu eta gure web orrialdea Google bilatzaileko lehenbiziko postuetan jarri, SEO teknikak erabiliko ditugu, hitz gakoen estrategia on batekin batera. Gainera, publiko oso zehatz bati publizitatea egin nahi izanez gero, Facebook Ads, Instagram Ads edo Twitter Ads bezalako sare sozialetako publizitate plataformak erabiliko ditugu.

Honez gain, bereziki turismoari lotutako web orrialdeak diseinatzen ditugu, zerbitzu ezberdinak web orrialdean bertan erreserbatzeko aukera emanez. 

Formakuntzari dagokionez, sare sozialetako erabilera, tresna digitalak eta plan estrategiko digitalen inguruko prestakuntzak ematen ditugu.

 

Zenbat denbora daramazu lanean? Harrera ona izan duzu?

Iazko ekainean eman nintzen altan autonomo bezala, beraz 9 hilabete daramatzat enpresarekin. Hasiera batean bezero bat edo birekin hasi nintzen lanean, oso proiektu gutxi egiten, baina hilabeteak pasatu ahala gero eta bezero gehiagorekin jarri naiz kontaktuan eta proiektu ezberdinak sortzen joan dira. Egia esan oso pozik nago Zkomunikazi marketin digital agentziak Lea-Artibai mailan izan duen harrerarekin.

Ziortza-Bolibar
48278, Bizkaia
Email: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe