HARPIDETZA

Sare sozialak

Negozioen, teknologiaren eta gizadiaren etorkizuna

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko otsaila I

Azaro Fundazioak Silicon Valley-ko Unibertsitateak otsailaren 20 eta 21ean Madrilen antolatutako lehenengo “SingularityU Spain Summit” ekimenean parte hartu zuen.

Singularity University, planetaren erronka nagusientzat irtenbideak aurkitu eta denontzako etorkizun hobeago bat eraikitzeko teknologia esponentzialen erabileran oinarritzen den berrikuntza eta ikaskuntza komunitate global bat da. Adimen artifiziala, robotika eta biologia digitala bezalako azelerazio teknologiak erabiltzen dituzten irtenbide disruptiboen bitartez ikasi, konektatu eta berritzeko mundu guztiko banakakoak eta erakundeak ahalduntzen dituzte.

Negozioen, teknologiaren eta gizadiaren etorkizuna birdefinitzeko mundu mailan ezagunak diren pentsalari, liderrak eta adituak batu ziren Madrilen ospatutako topaketa honetan. Energia; deszentralizazioa; enpleguaren, jasangarritasunaren eta mugirkortasunaren etorkizuna; adimen artifiziala; suspertzen ari diren teknologiak; konektibitatea; berrikuntza; robotika… bezalako gaiak jorratu ziren bi egunetan zehar.

Azaro Fundazioak helburu bikoitzarekin parte hartu zuen ekimen honetan; alde batetik, laister milioika pertsonengan inpaktu positiboa izango  duten suspertzen ari diren teknologiak ezagutzeko; eta bestetik, gure inguruko enpresentzat aplikagarriak izan daitezkeen ideiak jaso eta martxan dituen proiektuei berrikuntza ekarpenak egiteko.

Hain zuzen ere, topaketa honi esker Azarok parte hartzen duen ORHI* proiektu europarrarekin lotura izan dezaketen arrakasta kasu batzuk identifikatu ziren. Interreg Poctefa egitasmoaren baitan kokatzen den proiektu honen xedea nekazaritzako elikagaien indutriari balio erantsia ematea da, horretarako Frantzia eta Espainiako enpresen arteko sinergiak garatuz. Gainera, balio erantsiko erabilera berriak eta enpresetan materia organiko eta plastiko fluxuen erabilera eraginkorra sustatzen laguntzeko Negozio Eredu berrien identifikazioan ere lan egiten dute proiektu honen baitan.

 

*ORHI Eskualde Garapenerako Europako Funtsak Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez %65ean finantzatutako proiektu europarra da eta 2018ko urtarriletik 2020ko abendura arteko iraupena izango du.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Martxoa 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 9 1 2 3
week 10 4 5 6 7 8 9 10
week 11 11 12 13 14 15 16 17
week 12 18 19 20 21 22 23 24
week 13 25 26 27 28 29 30 31