HARPIDETZA

Sare sozialak

ORHI Europar Proiektuko Partzuergoaren hirugarren bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko otsaila I

 

Azaro Fundazioa ORHI Europar proiektuko partzuergoaren hirugarren bileran izan zen, pasa den otsailaren 14 eta 15ean, LogroƱon. 2018ko urtarrilean hasitako proiektua da, eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) %65ean kofinantziatuta dago Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez. ORHIren helburua POCTEFA lurraldearen mendebaldeko Nekazaritzako Elikagaien Industriaren balioa azpimarratzea da, honako hauen bidez: sinergia garapena lurralde bietako enpresen artean; balio erantsiaren erabilera berriak sustatuko dituzten Teknologia Berritzaile eta Negozio-Eredu berrien nazioarteko eta mugaz bestaldeko identifikazioa; eta materia organiko eta plastikoen emariaren erabilera eragile eta eraginkorra enpresetan.

Bazkideek, bileraren egun bietan, sustatutako ekintza bakoitzean orain arte egindako aurrerapenak errepasatu zituzten eta hurrengo sei hilabeteetarako lan egitasmoa ezarri zuten. Bigarren eguneko jardunaldia ECOEMBRESen instalazioetan burutu zen, Espainia guztian ontziak berreskuratzeko irabazi-asmorik gabeko erakundea. Bertan, bazkideek, plastikozko ontzien birziklatze eta diseinu ekologikoarekin erlazionatutako egitasmo ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.

Momentu honetan, Azaro Fundazioa nazioarteko nekazaritzako elikagaien sektorerako negozio eredu berriak bilatzen eta identifikatzen ari da, gero, proiektuko partaide diren lurraldeetako enpresetan ezarri ahal izateko.

Partzuergoaren hurrengo bilera 2019ko irailean ospatuko da, Okzitanian.

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe