HARPIDETZA

Sare sozialak

Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen III.topaketa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko martxoa I

Martxoaren 14an, Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak antolatuta III. Emakume Ekintzaileen Topaketa ospatu zen Markina-Xemeinen.

Aurtengo edizioan, Grupo Bentaseko Idoia Astui izan da gonbidatu berezia. Lea-Artibai Berrikuntza Gunean bildu ziren emakume ekintzaileek Astuik eskainitako hitzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Formakuntza eta salmenta arloan eskarmentu handia duen emakume honek erosketa esperientzia eskaintzeko erabili behar diren tresna eta pausuak azaldu zituen. Zergatik aukeratu zure negozioa eta ez beste bat? Izan zen eskualdeko emakume ekintzaileek saioan zehar erantzun behar izan zuten galdera. Dinamika parte-hartzaile eta alai honi esker, ekintzaileek beraien esperientziak elkartrukatzeko giro aparta sortu zen Berrikuntza Gunean. 

Leartibai Garapen Agentzia eta Azaro Fundaziotik eskerrik beroena adierazi nahi diegu bertaratu ziren eskualdeko emakume ekintzaile guztiei. Eskerrik asko!

                   

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 22 1 2
week 23 3 4 5 6 7 8 9
week 24 10 11 12 13 14 15 16
week 25 17 18 19 20 21 22 23
week 26 24 25 26 27 28 29 30