HARPIDETZA

Sare sozialak

TransferINN Europako proiektuaren barnean fabrikazio aurreratuari buruzko 3. jardunaldia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko martxoa I

TransferINN*eta Competitiv’eko Europako mugaz bestaldeko proiektuen arteko lankidetzari esker, fabrikazio aurreratuari buruzko 3. jardunaldia ospatu da. Guztira lau jardunaldi antolatuko dira TransferINN proiektuaren barnean. Azaro Fundazioa proiektu horren kide da.

Jardunaldia ESTIAK (TransferINN proiektuaren kidea) antolatutako 24 Ordu Berrikuntza ekimenean kokatuta dago, eta pasa den martxoaren 15 eta 16an ospatu zen FICOBA erakusketa zentroan (Irun, Frantzia-Espainia mugan).

Jardunaldi horretan lurraldearen alde bietako ikasleak eta enpresak bildu ziren, eginkizun  honekin: enpresak ikasleei aurkeztu dizkien Fabrikazio Aurreratuari buruzko erronkei irtenbidea aurkitzeko dinamikak gauzatzea. Helburua: 24 ordutan irtenbideak aurkitzea.

Horrekin antolatzaileek honako hauek lortu nahi dituzte:

• “Fabrikazio aurreratua” arloan adituak diren mugaz bestaldeko aktoreak (unibertsitateak, teknologia guneak, teknologian ezagutzak dituzten adituak edo enpresak) biltzea eta bilatzea.

• “Etorkizuneko industrian” interesatuta dauden enpresak (4.0 industrian garatzen hari diren enpresak edo berrikuntzak egin eta beraien ekintzetan aurreratutako prozesu horietako batzuk ezarri nahi dituzten “ohiko” enpresak) biltzea eta aurkitzea.

• Nueva Aquitania-Euskadi, Nafarroa eta Frantzia-Espainia-Andorra mugaz bestaldeko inguruko erakunde ugarien artean berrikuntza, transferentzia edo lankidetza berrien proiektuak gauzatzea

Ekimenak 400 ikasle/partaide bildu ditu. Horiek mugaz bestaldeko erakunde eta enpresek aurkeztutako 45-50 proiektu edo erronka gauzatzen lan egin dute. Horrela, topaketa Fabrikazio Aurreratuari buruzko jendaurreko areto txiki batetan bilakatu da.

* TransferINN Azaro Fundazioak zuzendutako Europako proiektu bat da. Beste bost Europako erakundek ere parte hartzen dute: Arrasateko Goi Eskola Politeknikoa, ESTIA (Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées), INSUP formation, Ariège Expansion, Perpignango Unibertsitatea eta Generalitat de Cataluñako Irakaskuntza Saila. Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER) erakundeak proiektuaren %65a finantzatu du, interreg V-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra muga inguruan ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea da. Horretarako, mugaz bestaldeko ingurumen, ekonomia eta gizarte ekintzak garatzen dituzte, taldeko estrategien bidez, lurraldearen garapen jasangarriaren alde.

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe