Lea-Artibaiko ekintzaileentzako formakuntza saioek aurrera dihardute

Inprimatu

I 2019ko apirila I

Azaro Fundazioak Ezagutza pildorak deituriko formakuntza saioekin jarraitzen du. Horien helburua eskualdeko ekintzaileen beharrizanak asetu eta beraien ibilbide profesionala hobetzea da.

Hilero ospatzen diren saio hauek dinamikoak eta praktikoak izaten dira batez ere, eta bakoitzean gai ezberdin bat jorratzen da, betiere ekintzaileari eta enpresa munduari estuki lotutako gaiak eta aditu batek eskainiak.

Apirilaren 11n egindako saioan Komunikazio Plana landu zuten Grupo Bentaseko Silvia Angueira adituaren eskutik. Ikastaroaren iraupena 4 ordukoa izan zen eta oso ondo balioetsi zuten partaideek; beraien negozioan baliozkoak diren ideia berriak jaso zituzten, eta oso interesgarria eta eraginkorra izan zela adierazi zuten.

Hurrengo saioa, maiatzaren 30ean izango da, eta Coaching gaia landuko da Lea Artibai Ikastetxeko Yolanda LarraƱagaren eskutik.