Azaro eta Errota Fundazioa elkarlanean Arratiako konpetentzia mapa definitzen

Inprimatu

I 2019ko apirila I

Pasa den apirilaren 5ean, Azaro Fundazioak Errotarekin elkarlanean burututako Arratiako konpetentzia maparen emaitzak aurkeztu ziren Igorren.

Errota, Arratiako ingurune sozio ekonomikoaren dinamizatzailea da. Errotaren erronketako bat enpresa foroa sortzea da, industria sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetu eta beharrizanei erantzuteko. Arratian enplegu sorrera eta mantentzea aktiboki bultzatzea ere Errotaren zeregin garrantzitsuenetarikoa da. Aipatutako erronkei aurre egiteko, Azaro Fundazioak Lea-Artibai eskualdean duen ibilbidean ikasitakoak aintzat hartuz, Errota eta Azaro Fundazioaren elkarlaneko lehen proiektua definitu da. Proiektu honen helburua,  Arratiako konpetentzien mapa garatzea izan da, enpresa ehunaren gaitasunak, beharrak eta erronkak identifikatzeko eta hortik abiatuz enpresekin banakako edo elkarlaneko proiektuak definitzeko. Proiektuen garapenerako programa eta laguntzen ezagutza sakona beharrezkoa da, programa horiek proiektuekin lotu eta enpresari bidea errazteko. Beraz, Arratiako konpetentzien mapa aurkezteaz gain, BFAren eskutik beraiek eskaintzen dituzten programen eta laguntzen azalpena ere eman da.  Arratiako 17 enpresa inguru bertaratu dira  jardunaldira eta oso balorazio positiboa izan du.

Proiektu hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) Elkarlanean programaren baitan garatu da. Programa honen helburua bitarteko organismoen arteko ekintza bateratua sustatzea da, lankidetzan sortutako berrikuntzarako sustapen jardueren eraginkortasuna areagotzeko.