Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak ekintzaileei bideratutako Ekin pausoz pauso ikastaroaren bi deialdi antolatu dituzte

Inprimatu

I 2019ko maiatza I

Eskualdeko ekintzaileen beharrizanei erantzuna emateko asmoz, Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, negozio ideia bat duten ekintzaileei zuzendutako Ekin pausoz pauso ikastaroen bi deialdi antolatu dituzte. Lehenengo saioa, maiatzaren 20tik 27ra izan da, goizez, eta bigarrena, berriz, maiatzaren 27tik ekainaren 6ra bitartean izango da, arratsaldeko ordutegian.  

Formakuntza honetan parte hartzen duten ekintzaileek enpresaren kudeaketarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak lantzen dituzte; esaterako, merkataritza arloa, ekonomia arloa, hainbat izaera juridikoren ezaugarriak, hasierako tramiteak, lan arriskuen prebentzioa, ingurumena...

Ondoren, ikasitakoak norbere proiektuetan aplikatu beharko dituzte. Horretarako, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroaren,bakarkako aholkularitza jasoko dute, beraien negozio ideiaren bideragarritasun plana lantzeko.

Ikastaroa egiten duten ekintzaileei Bizkaiko Foru Aldundiaren Langabezian eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzendutako dirulaguntza eskatzeko aukera zabalduko zaie. Aurtengo deialdia ekainaren 17an irekiko da eta irailaren 16an bukatuko da.

*Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.

Antolatzaileak:                                                                                                                                                                                       

                                                                                              

Laguntzailea: