HARPIDETZA

Sare sozialak

TransferINN proiektu europarraren azken jarraipen bilera Arrasaten

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko maiatza I

Maiatzaren 15 eta 16an, Azaro Fundazioa Arrasaten izan zen TransferINN proiektu europarraren jarraipen bileran. 2016an martxan jarri zen eta Azarok zuzentzen duen proiektu hau, EGEFek (Eskualde Garapenerako Europako Funtsak) kofinantzatutako dago eta bere helburua muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa hobetzea da. Proiektuko bazkideen arteko azken jarraipenbilera Arrasaten ospatu zen orain arte egindako lana berrikusi eta hurrengo pausuak definitzeko asmoz.

Maiatzaren 15ean bazkideek praktika onen lanketaren baitan, enpresa ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten, hala nola:

Mondragon Korporazioa ezagutzeko aukera izan zuten eta “unibertsitatea-enpresa lankidetzaren eredua” ere azaldu zitzaien.

GARAIA Parke Teknologikoa ere bisitatu zuten, enpresen lehiakortasuna hobetzeko, eragile desberdinen lankidetzan lan egiten dute.

Saiolan Enpresa Berrikuntzarako eta Sustapenerako Zentroa. BIC Gipuzkoaren egoitzetako bat izateaz gain, enpresa berrien sorrera prozesuan lan egiten du eta eskualdea, bertako enpresak eta I+G proiektuak sustatu eta garatzen ditu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskal Sarearen kide bezala. 

Honen ostean, bisita gidatua egin zuten parke teknologikoan zehar. Bazkideek GARAIAn kokatutako enpresa desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.

Maiatzaren 16ko jardunaldian proiektuaren baitan orain arte egindako guztia errepasatu zuten bazkideek eta proiektuko gai garrantzitsuenak mahaigaineratu ziren jarraipena egiteko.

Azaro Fundazioak bere partetik, eta proiektuko buru den heinean, hurrengo seihilekorako bete beharreko helburuak aurkeztu zituen eta baita proiektuaren betetze maila zenbateko izan behar den ere.  

Negozio ereduei buruzko jardunaldia Ekainaren 6an

Datorren ekainaren 6an Oronan jardunaldi bat antolatu dute TransferINN proiektuaren baitan. Zehazki, Azaro Fundazioa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta ESTIA, proiektuko bazkideek, elkarrekin Fabrikazio Aurreratuaren baitan egiten ari diren lanketaren barruan burutu dituzten ekintzetako azkena izango da. Hiru erakunde hauek TransferINN proiektuaren baitan Fabrikazio Aurreratuaren nodoa garatzeko arduradunak izan dira.

TransferINN itxiera ekitaldia Bartzelonan

Proiektua bukatzear dagoenez, bazkideek itxiera jardunaldiaren egitaraua definitzeko ere aprobetxatu zuten bilera. Itxiera ekitaldia azaroaren 20an egingo da Bartzelonan. Bertan TransferINN proiektuaren baitan egindako lana eta lortutako helburuak azalduko dira, besteak beste.

* Proiektu hau (FEDER) Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatuta dago.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe