HARPIDETZA

Sare sozialak

Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren XIII. edizioa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko maiatza I

Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren 13. edizioa antolatu dute. Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometituriko bi erakunde hauek beraien misioaren baitan jasota dute enpresa berrien sorreraren alde lan egitea, eta ekimen honekin, ekintzailetza kultura hedatzeko eta enpresekin erlazionatutako ekimen berriak sustatzeko ahalegin berezia ere egiten dute.

Lehiaketara, 2018 urteaz geroztik Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarrita edo 2019an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaile guztiak aurkezteko aukera izan dute. Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen ekimen honek bi modalitate eta aipamen berezi bat bereizten ditu edizio honetan:

           - Negozio ideia berritzaileak. 2.000€-ko saria.

           - Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak. 1.500€-ko saria.

           - Aipamen berezi gisa, Emakume ekintzaileari banatuko zaion500€-ko saria.

          Oharra: sariak ez dira beraien artean bateragarriak izango.

Saria eskuratzen duten ekintzaileek Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean dagoen enpresa-haztegian kokatzeko erraztasunak izango dituzte eta, enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza jasoko dute erakunde antolatzaileen eskutik. Halaber, erakunde antolatzaileek kudeatzen dituzten programa ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, eta lehen bi modalitateetan saria jasotzen dutenei, beraien proiektuak sustatzeko lagungarri izango zaien bideo promozional bana ere oparituko zaie aurtengo edizioan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako lehiaketa honetara proiektuak aurkezteko azken eguna maiatzaren 24a izan da. Eta 20tik gora izan dira bertara aurkeztutako proiektuak.

Sarituak nortzuk izan diren jakitzeko, ekainaren 7ra arte itxaron beharko da. Sari banaketa ekitaldia, egun horretan izango bait da,Etxebarrian ospatuko den Lea-Artibaiko Ekintzaile Egunaren baitan antolatuko diren ekimenekin batera.

*Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.

Antolatzaileak:                                                                                                                                                                                       

                                                                                              

Laguntzailea:

 

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe