TransferINN proiektu europarraren baitan zerbitizaziorako aukerak landu dira 14 enpresetan

Inprimatu

I 2019ko ekaina I

Azaro Fundazioak zuzentzen duen eta enpresetan berrikuntza txertatzeko helburua duen TransferiNN proiektu europarra bukatzear dago. 2016an hasi eta 2019ko azaroan bukatuko den proiektu honen baitan ezagutzaren transferentziarekin lotutako azken ekitaldia ospatu da, ekainaren 6an, Mondragon Unibertsitateak Galarretan duen egoitzan.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (FEDER) kofinantzatutako proiektu honek ezagutzaren transferentzian oinarritutako berrikuntza ekosistemak bultzatzea du helburu, eta Espainia, Frantzia eta Andorra herrialde mugakideen garapen jasangarria sustatzeko sortutako INTERREG-POCTEFA lurralde kooperaziorako programaren barruan kokatzen da.

Zerbitizazioa izan da gai nagusia. Aston Business School-eko bi doktoreren laguntzarekin, 14 enpresak zerbitizazioak beraien bezeroei eskaini ahal dien balio proposamena identifikatu dute. Horrez gain, enpresa bakoitzak zerbitzu aurreratuak eskaintzeko dituen erronka nagusiak zehaztu eta landu dira.

Eskualdeko Eika S.Coop eta Kide S.Coop enpresek parte hartu dute “Transforming your organisation towards advanced services” deituriko workshopean, eta beraien negozioan zerbitizazioa txertatzeko aukerak identifikatu dituzte. Etorkizunerako erronka ederra bi enpresa horientzat.

* Proiektu hau (FEDER) Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatuta dago.