HARPIDETZA

Sare sozialak

Itsasoko hondakin plastikoei balioa eman eta produktu berriak ekoiztu nahi ditugu. Circular Seas.

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko ekaina I

Circular Seas, Interreg Atalntic Area programaren bitartez EGEFek (Eskualde Garapenerako Europako Funtsak) kofinantzatutako, proiektu europar berria da. Leartikerrek zuzentzen du eta Azaro Fundazioa proiektuko kide da. 3 urteko iraupena izango duen proiektu honen helburua itsasotik datozen eta itsasoarekin lotura duten jarduera ekonomikoetatik sortzen diren hondakin plastikoetatik abiatuz, 3d Printing teknologia erabiliz, produktu berdeak eta jarduera ekonomiko berriak sortzea da.

Horrela, itsas-sektoreko enpresen produktuen eta balio katearen dibertsifikazioa ahalbidetuko da. Itsasotik berreskuratutako eta sektorean bertan balioztatutako material termoplastikoekin, eta jatorri berriztagarria, biodegradagarriak eta ezaugarri altuak dituzten material polimerikoak erabilita, 3D Printing teknologiaren bidez produktu berriak garatuko dira.

Proiektu honetan sei lurraldetako erakundeek parte hartzen dute bazkide moduan: Irlanda, Ingalaterra, Portugal, Frantzia, Vigo eta Lea-Artibai, hurrenez hurren.

Proiektuaren lehenengo urratsa, Itsasoko jarduerarekin lotutako hondakin plastikoen inguruko diagnosi-lana egitea izango da. Hori egiteko metodoa Azaro Fundazioak zehaztuko du. Ondoren, 6 diagnosi gehiago egingo dira, bazkideen herrialdeetako nodo bakoitzean bat, hain zuzen ere.

Bestalde, Leartikerrek materialen eta 3d Printing teknologiaren inguruan duen ezagutzaren ekarpena egingo  du, besteak beste.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 27 1 2 3 4 5 6 7
week 28 8 9 10 11 12 13 14
week 29 15 16 17 18 19 20 21
week 30 22 23 24 25 26 27 28
week 31 29 30 31